Beasain eta Ezkio-Itsaso arteko AHTko zatian lehen harria jarri dute
Abiadura Handiko Trena Beasain, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko lurretatik igarotzeko lanak gaur hasi dituzte. Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute eguerdian Beasaingo Arriaran auzoan, eta bertan izan dira Iñaki Arriola sailburua eta Mikel Cabieces, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Ezkio-Beasain zatiak bi kilometro eta erdiko luzeera du, eta gehiengoa tunel azpitik igaroko da. Horretarako, Atsuaingo eta Sorozarretako tunelak eraikiko dituzte Beasain eta Ezkio-Itsaso artean. Ibilbidearen gainerako 69 metroak Jauregiko zubia zeharkatuz egingo ditu AHTk. Beasain-Ezkio zatiko lanak 2013ko udan amaitzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak. Ezkio-Beasain zatian lehen harria jarrita, Goierrin bost zatitan ari dira lanean gaur egun: Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Ezkio-Beasain zatietan. Arriolak jakitera eman duenez, “lizitazio prozesuan daude Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatia eta Antzuola-Ezkio ekialdea zatiak”.
Abiadura Handiko Trena Beasain, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko lurretatik igarotzeko lanak gaur hasi dituzte. Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute eguerdian Beasaingo Arriaran auzoan, eta bertan izan dira Iñaki Arriola sailburua eta Mikel Cabieces, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Ezkio-Beasain zatiak bi kilometro eta erdiko luzeera du, eta gehiengoa tunel azpitik igaroko da. Horretarako, Atsuaingo eta Sorozarretako tunelak eraikiko dituzte Beasain eta Ezkio-Itsaso artean. Ibilbidearen gainerako 69 metroak Jauregiko zubia zeharkatuz egingo ditu AHTk. Beasain-Ezkio zatiko lanak 2013ko udan amaitzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak.
Ezkio-Beasain zatian lehen harria jarrita, Goierrin bost zatitan ari dira lanean gaur egun: Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Ezkio-Beasain zatietan. Arriolak jakitera eman duenez, “lizitazio prozesuan daude Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatia eta Antzuola-Ezkio ekialdea zatiak”.