Idiazabalgo Oria Errota baserriko tximinia erre egin da gaur goizean
Idiazabalgo Oria Errota baserriko tximiniak su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileak izan dira bertan eta segituan itzali dute. Suak ez du aparteko kalterik eragin. Bertako bizilagunek jakitera eman dutenez 11:45ak aldera piztu da sua. Tximiniak sekul...
Idiazabalgo Oria Errota baserriko tximiniak su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileak izan dira bertan eta segituan itzali dute. Suak ez du aparteko kalterik eragin.
Bertako bizilagunek jakitera eman dutenez 11:45ak aldera piztu da sua. Tximiniak sekulako zarata atera du eta horri esker konturatu dira. Berehala deitu diete suhiltzaileei eta eguerdiko ordu baterako jada itzalita zuten sua. Suhiltzaileen hitzetan tximinia erre da soilik. Dena den, baserriaren jabeak aipatu duenez, zaindu egin beharko dute tximinia, sua berriz piztuko ez dadin ziurtatzeko.