Itsasondon Euskararen Eguna ospatuko dute
Abenduaren 3an, ostirala, mundu mailako Euskararen Eguna ospatuko dute Itsasondon. Arratsalde osoan izango dira erreferentziak, lehendabizi eskolan –14:00etatik 16:00etara festa egingo dute– eta ondoren kalean. Iñaki Lasa ipuin kontalariaren saioa...
Abenduaren 3an, ostirala, mundu mailako Euskararen Eguna ospatuko dute Itsasondon. Arratsalde osoan izango dira erreferentziak, lehendabizi eskolan –14:00etatik 16:00etara festa egingo dute– eta ondoren kalean. Iñaki Lasa ipuin kontalariaren saioa 17:00etan hasiko da, Gaztelekuan. Jarraian txokolate jana egingo dute plazan. Giroa trikitilariek alaituko dute.
Euskararen Egunaren harira, hurrengo bi asteetarako ere ekitaldiak prestatu ditu Itsasondoko Udalak. Hala, abenduaren 10ean altxorraren bila jokoa eta eskulanak egiteko aukera izango dute haurrek, 17:00etan. Gauean atzerki emanaldia izango da, eskolako frontoian.
Biharamunean, abenduaren 11n, 18:00etan triki-poteoa egingo dute itsasondoarrek. Urko eta Aitzol trikitilariak eta Iban Urdangarin ataundar eta Beñat Lizaso azpeitiar bertsolariak ariko dira. Talo janarekin borobilduko dute arratsa. Eskulanak eta festetako argazkiak erakusketan ikusteko modua ere jarriko dute.
Azkenik, abenduaren 17an kantu-afaria egingo dute.