Lazkaoko Beneditarren artxibategi berria bihar inauguratuko dute
Lazkaoko Beneditarren ordenak XX. mendearen erdialdean hasita bildu duen artxibategi historikoaren eraikin berria bihar, osteguna, inauguratuko dute. Santa Teresa komentuko lurretan eraiki dute bi solairuko artxibo modernoa, lehengoaren alboan. Euskal ...
Lazkaoko Beneditarren ordenak XX. mendearen erdialdean hasita bildu duen artxibategi historikoaren eraikin berria bihar, osteguna, inauguratuko dute. Santa Teresa komentuko lurretan eraiki dute bi solairuko artxibo modernoa, lehengoaren alboan. Euskal Herriko askotariko gaien dokumentazio garrantzitsua dago, Joan Joxe Agirre artxibozainaren zuzendaritzapean eta eginahalarekin osatua.
Bihar 12:00etan irudikatuko dute artxibategiaren aro berriaren hasiera. Artxiboaren arduradun eta sortzaile Joan Joxe Agirre, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Lazkaoko alkate Patxi Albisu eta Beneditarren Lazkaoko priore Rufino Mujika izango dira, besteak beste.
Espazio murritza eta artxiboan dagoen “dokumentazio garrantzitsua” dela eta, herritarrentzat multzokako bisita gidatuak antolatuko dituzte hurrengo egunetan. Aurrez izena eman behar da.