Lazkaoko kantu lehiaketan ostiralerako eman behar da izena
Gabonen atarian Lazkaon bosgarren urtez euskal kantu lehiaketa antolatu dute. Abenduaren 11n, larunbata, 16:30ean izango da abesti saioa Areria aretoan. Edozeinek har dezake parte, eta ahalegina eskertzeko sariak emango dituzte antolatzaileek. Aur...
Gabonen atarian Lazkaon bosgarren urtez euskal kantu lehiaketa antolatu dute. Abenduaren 11n, larunbata, 16:30ean izango da abesti saioa Areria aretoan. Edozeinek har dezake parte, eta ahalegina eskertzeko sariak emango dituzte antolatzaileek. Aurrez izena eman behar dute lehiakideek eta kantuzaleek. Horretarako epea etzi, ostirala, bukatuko da. Gerriko liburu-dendan utzi behar da izen-emate orria, taldeko kideen izenak eta bakoitzaren adina zehaztuta. Doan da parte-hartzea. Lazkaotarrek osatutako edozein taldek har dezake parte, gutxienez bi eta gehienez 12 lagunekoak, musikariak barne. Gabon kantak abesteko Gabonetako euskarazko abestiak kantatu beharko dituzte taldeek, bakoitzak pieza bakarra. Musika tresnekin horni daiteke jarduna. Adinaren arabera lau multzo bereiziko dituzte: 6-8 urte bitartekoak, 9-12, 13-16 eta 17 urtetik gorakoak. Hala ere, haurrak eta helduak talde berean ari litezke, guraso eta seme-alabak adibidez. Horien kasuan zaharrenaren adina hartuko dute aintzat.