Udalsarearen lehiaketan sari bat jaso du Legazpik
Legazpik Udalsarea 21ek antolatutako lehiaketako saria jaso du. Gaur banatu dituzte aitortzak Bilbon eta Mallabia, Amorebieta, Azpeitia eta Amurrio izan dira saria jaso duten gainontzeko herriak.
Legazpi, Azpeitia bezala, Jasangarritasunerako eta Klima Aldaketarako Heziketaren atalean saritu dute, autorik eta hondakinik gabeko herri batetarako proiektuagatik.
Erlazionatutako edukiaUdalsarea 21eko sarien finalean dira Legazpiko, Olaberriko eta Zeraingo Udalak