Erauskin plazan eta Iturralde eta Zazpiturrieta kaleetan trafiko aldaketak egingo ditu udalak
Oineztatze lanak amaituta, erdigunea inguratzen duten kaleetako trafiko arazoak ekiditeko, hainbat aldaketa egitea erabaki du udalak. Hala, hiru izango dira trafiko aldaketak egingo dituzten guneak: Zazpiturrieta kaleko bidegurutzea, Erauskin plaza eta Joan Iturralde kaleko bidegurutzea. Trafikoan aldaketak eginda, Zazpiturrieta eta Esteban Lasa kaleek bat egiten duten bidegurutzean ibilgailuarekin Ordizia aldera eta Gipuzkoa plazara joateko aukera egongo da. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean, Zaldizurretako biribilgunetik Barrendain plazarako norabidean doazen gidariek eskuinera hartzeko aukera ere izango dute eta, hala, Ibañez kafetegiaren paretik igaroz, Erauskin plazara joateko aukera. Horrenbestez, Erauskin plazara aparkatu nahi duten ibilgailuek besterik ez dute izango sarrera, San Ignazio, Erauskin eta Oriamendi kaleetatik datozen ibilgailuek. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean eskuinera hartzen duten gidariek Erauskin plazatik Oriamendi kalera joateko aukera izango dute. Nafarroa etorbidean zamalanak egiten dituzten ibilgailuek eta garajeetara doazenek bakarrik ibili ahalko dute, eta egun dagoen norazkoaren kontrako norabidean, trafiko aldaketa martxan jartzen denetik aurrera Nafarroa etorbidean egungo norabidearen alderantzizkoan gidatu beharko baita.
Oineztatze lanak amaituta, erdigunea inguratzen duten kaleetako trafiko arazoak ekiditeko, hainbat aldaketa egitea erabaki du udalak. Hala, hiru izango dira trafiko aldaketak egingo dituzten guneak: Zazpiturrieta kaleko bidegurutzea, Erauskin plaza eta Joan Iturralde kaleko bidegurutzea. Trafikoan aldaketak eginda, Zazpiturrieta eta Esteban Lasa kaleek bat egiten duten bidegurutzean ibilgailuarekin Ordizia aldera eta Gipuzkoa plazara joateko aukera egongo da.
Joan Iturralde kaleko bidegurutzean, Zaldizurretako biribilgunetik Barrendain plazarako norabidean doazen gidariek eskuinera hartzeko aukera ere izango dute eta, hala, Ibañez kafetegiaren paretik igaroz, Erauskin plazara joateko aukera. Horrenbestez, Erauskin plazara aparkatu nahi duten ibilgailuek besterik ez dute izango sarrera, San Ignazio, Erauskin eta Oriamendi kaleetatik datozen ibilgailuek.
Joan Iturralde kaleko bidegurutzean eskuinera hartzen duten gidariek Erauskin plazatik Oriamendi kalera joateko aukera izango dute. Nafarroa etorbidean zamalanak egiten dituzten ibilgailuek eta garajeetara doazenek bakarrik ibili ahalko dute, eta egun dagoen norazkoaren kontrako norabidean, trafiko aldaketa martxan jartzen denetik aurrera Nafarroa etorbidean egungo norabidearen alderantzizkoan gidatu beharko baita.