Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatutako Euskadiko XIII. Txistor-Lehiaketa jokatuko da etzi Ordizian, 10:30ean hasita. Antolatzaileek iaz baino parte-hartzaile gehiago espero dituzte aurten: iaz 42 harakinek parte hartu zuten, eta...
Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatutako Gipuzkoako abesbatzen XI. Topaketa ospatuko da aurrenekoz Ordizian. Denera 14 abesbatza elkartuko dira bi egunez, bihar eta ostegunean, eta egun bakoitzean zazpina abesbatza igoko dira Andre ...
Oineztatze lanak amaituta, erdigunea inguratzen duten kaleetako trafiko arazoak ekiditeko, hainbat aldaketa egitea erabaki du udalak. Hala, hiru izango dira trafiko aldaketak egingo dituzten guneak: Zazpiturrieta kaleko bidegurutzea, Erauskin plaza eta Joan Iturralde kaleko bidegurutzea. Trafikoan aldaketak eginda, Zazpiturrieta eta Esteban Lasa kaleek bat egiten duten bidegurutzean ibilgailuarekin Ordizia aldera eta Gipuzkoa plazara joateko aukera egongo da. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean, Zaldizurretako biribilgunetik Barrendain plazarako norabidean doazen gidariek eskuinera hartzeko aukera ere izango dute eta, hala, Ibañez kafetegiaren paretik igaroz, Erauskin plazara joateko aukera. Horrenbestez, Erauskin plazara aparkatu nahi duten ibilgailuek besterik ez dute izango sarrera, San Ignazio, Erauskin eta Oriamendi kaleetatik datozen ibilgailuek. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean eskuinera hartzen duten gidariek Erauskin plazatik Oriamendi kalera joateko aukera izango dute. Nafarroa etorbidean zamalanak egiten dituzten ibilgailuek eta garajeetara doazenek bakarrik ibili ahalko dute, eta egun dagoen norazkoaren kontrako norabidean, trafiko aldaketa martxan jartzen denetik aurrera Nafarroa etorbidean egungo norabidearen alderantzizkoan gidatu beharko baita.
Sekula irabazi gabeko zelaian irabazi zuen atzo Ampo Ordiziak, Santboiko Baldiri Aleun. Santboiana taldea hartu zuten mendean Axio Arañak zuzendutako mutilek (9-20), eta lau entsegu lortu zituztenez, erasoko puntu gehigarria ere eskuratu dute. Bigarre...
Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrak Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko bazkideekin elkartu dira, elkarrekin arratsaldea igaro eta lehengo jolasteko moduak eta oraingoak elkarrekin partekatzeko. Bingoan jolastuz hasi dute arratsaldea, eta etxera j...