Euskadiko txistorrik onena aukeratuko dute etzi Ordiziako lehiaketan
Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatutako Euskadiko XIII. Txistor-Lehiaketa jokatuko da etzi Ordizian, 10:30ean hasita. Antolatzaileek iaz baino parte-hartzaile gehiago espero dituzte aurten: iaz 42 harakinek parte hartu zuten, eta...
Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatutako Euskadiko XIII. Txistor-Lehiaketa jokatuko da etzi Ordizian, 10:30ean hasita. Antolatzaileek iaz baino parte-hartzaile gehiago espero dituzte aurten: iaz 42 harakinek parte hartu zuten, eta aurten 45 bat izatea espero dute. Usadio zaharren arabera egiten den produktua da txistorra, eta hori «bermeaz eta kalitateaz» hitz egitea dela diote antolatzaileek. Biharko 20:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte harakinek sei txirikorda txistor Barrenan.
San Tomas egunaren atarian asko kontsumitzen den produktua da txistorra, eta kontsumitzaileen arreta bereganatzen du. Adituen arabera, honako ezaugarriak bete behar ditu kalitatezko txistor batek: neurri aldetik homogeneoa izatea, gustua, txikitze tamaina egokia, gihar eta koipe kopuru bera eta ontze-denbora egokia. Kazetari eta sukaldari ezagunak izango dira epaileak.