Goizean goizetik jende asko hurbildu da Zumarragara eta Urretxura Santa Lutzi feriara
Hotza ez da oztopo izaten ari eta goizean goizetik jendea iritsi eta iritsi ari da egiten Zumarraga eta Urretxura (Gipuzkoa). Urtero bezala, abenduaren 13an Santa Lutzi feria ospatzen ari dira, eta aurten ere zaldiak izango dira azokako izarrak.
08:00etan hasi da feria, eta txistulariak eta trikitilariak kaleak girotzen ari dira. 12:30ean herri-kirolak izango dira Ederrena pilotalekuan, eta 13:30ean azokako lehiaketetako sariak banatuko dituzte, tartean, zaldi, behor eta moxal onenarenak.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Zumarraga eta Urretxura iristeko errepideetan auto-ilara luzeak sortu dira, eta horregatik garraio publikoa erabiltzera deitu dute.