Heldu eta gazte elkarrekin
Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrak Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko bazkideekin elkartu dira, elkarrekin arratsaldea igaro eta lehengo jolasteko moduak eta oraingoak elkarrekin partekatzeko. Bingoan jolastuz hasi dute arratsaldea, eta etxera j...
Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrak Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko bazkideekin elkartu dira, elkarrekin arratsaldea igaro eta lehengo jolasteko moduak eta oraingoak elkarrekin partekatzeko. Bingoan jolastuz hasi dute arratsaldea, eta etxera joateko ordua iritsi arte jolasean ariko dira. Ohituren eta belaunaldi ezberdinen arteko lotura izan den ekimenari elkarrekin meriendatuz emango diote amaiera.
Juan Epaizabal Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko lehendakariak azaldu duenez “urtero egiten duten ekimena da” eta aurten Andramendi Ikastolako ikasleei egokitu zaie jubilatuen egoitzara joatea. Jubilatu gutxi samar elkartu direla aipatu du Epaizabalek, eta “pena” ere badute horregatik, baina arratsaldea ederki igaroko dutela ere badaki eta pozik da horregatik.