Neguko denboraldi bikaina egin dute Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariek
Inoxcra-Beasain taldeak egin duen neguko denboraldia bikaina izan da. Ziklo krosean eta pistan aritu dira talde beasaindarreko txirrindulari gazteak, eta batzuk baita bi kategorietan ere. Taldeko zuzendariek ordea, lortutako emaitzen gainetik, taldean izan duten giro ona azpimarratu dute, bai taldeko txirrindularien artean eta baita gainontzeko taldeetako kideekin ere. Horrek txirrindularitza taldeko kirola dela erakusten du Loinatz taldekoen iritziz, “zailtasunen aurrean elkarri laguntzeko gai izan direlako”. Neguko denboraldian txirrindulariek egin dituzten sakrifizioak handiak izan dira, ziklo krosean aritu direnek hotza eta eguraldi txarra izan dutelako etsai, eta pistan aritu direnek astean behin Donostiara joan behar izan dutelako entrenatzera eta asteburueran konpetitzera. Ziklo-krosean 18 proba Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariek ziklo-kroseko 18 probetan parte hartu dute denboraldi honetan, tartean probintzia mailakoak eta Euskadiko Txapelketa. 2010eko urriaren 31n eman zioten hasiera denboraldiari Karrantzan (Bizkaia) eta aurtengo urtarrilaren 22an amaitu dute Ispasterren (Bizkaia). Talde beasaindarretik zazpi txirrindulari aritu dira ziklo krosean: Alex Aranburu, Xabat Aranburu, Patxi Aldanondo, Eriko Mujika, Daniel Mayora, Ander Alonso eta Ahetze Arratibel. 18 probetatik bost irabazi dituzte, lau Alex Aranburuk eta bat Patxi Aldanondok. Aranburuk gainera, Gipuzkoako txapela ere lortu du eta Espainiako txapelketan, Euskadiko ordezkaritzarekin, zazpigarren sailkatu zen. Pistan Challangea Azken urteetan pistako Challange proba antolatu izan ohi da eta bertan [...]
Inoxcra-Beasain taldeak egin duen neguko denboraldia bikaina izan da. Ziklo krosean eta pistan aritu dira talde beasaindarreko txirrindulari gazteak, eta batzuk baita bi kategorietan ere. Taldeko zuzendariek ordea, lortutako emaitzen gainetik, taldean izan duten giro ona azpimarratu dute, bai taldeko txirrindularien artean eta baita gainontzeko taldeetako kideekin ere. Horrek txirrindularitza taldeko kirola dela erakusten du Loinatz taldekoen iritziz, “zailtasunen aurrean elkarri laguntzeko gai izan direlako”.
Neguko denboraldian txirrindulariek egin dituzten sakrifizioak handiak izan dira, ziklo krosean aritu direnek hotza eta eguraldi txarra izan dutelako etsai, eta pistan aritu direnek astean behin Donostiara joan behar izan dutelako entrenatzera eta asteburueran konpetitzera.
Ziklo-krosean 18 proba
Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariek ziklo-kroseko 18 probetan parte hartu dute denboraldi honetan, tartean probintzia mailakoak eta Euskadiko Txapelketa. 2010eko urriaren 31n eman zioten hasiera denboraldiari Karrantzan (Bizkaia) eta aurtengo urtarrilaren 22an amaitu dute Ispasterren (Bizkaia).
Talde beasaindarretik zazpi txirrindulari aritu dira ziklo krosean: Alex Aranburu, Xabat Aranburu, Patxi Aldanondo, Eriko Mujika, Daniel Mayora, Ander Alonso eta Ahetze Arratibel. 18 probetatik bost irabazi dituzte, lau Alex Aranburuk eta bat Patxi Aldanondok. Aranburuk gainera, Gipuzkoako txapela ere lortu du eta Espainiako txapelketan, Euskadiko ordezkaritzarekin, zazpigarren sailkatu zen.
Pistan Challangea
Azken urteetan pistako Challange proba antolatu izan ohi da eta bertan kadete, jubenil, elite, 23 urtez azpiko eta master mailako txirrindulariek parte hartu izan dute. Aurtengo challangea 10 probaz osatu dute. Lehena 2010eko azaroaren 7an izan zen eta azkena aurtengo urtarrilaren 16an eta denak Donostiako Antonio Elorza belodromoan.
Inoxcra-Beasain taldetik zortzi txirrindulari lehiatu dira negu honetan pistan: Ander Alonso, Unai Goikoetxea, Andoni Alustiza, Ibai Arrizabalaga, Iñigo Aseginolaza, Ander Gonzalez eta Daniel Mayora. Challangeko sailkapen orokorrean lehen postuan sailkatu da Ander Alonso eta Gipuzkoako txapelketaren barruan persekuzio proban bigarren sailkatu zen.