Iazko 'lagun onena' saria jaso zuten kirolariak.
Otamotz.com – Musti taldeak hirugarren urtez banatuko ditu aurten ‘kirol-lagun’ onenaren sariak. 2010eko kirol-lagun onenak Urola taldeko Zufiaurre, emakumezkoen superligako Aintzane Encinas eta Realeko Mikel Aranburu dira.
Kirol-lagun onena saria 2008an jarri zuen martxan Musti Taldeak, Realeko eta Urolako taldekide onenak saritzeko helburuarekin. Diotenez, adiskidetasuna Joan Mari ‘Musti’ Mujikak zuen dohainetako bat zen eta hortik sortu zen sariketa hau antolatzeko ideia. Sarituak, taldekideek beraiek aukeratzen dituzte. Aurtengo sarituak Urola K.E.ko Dani Zufiaurre, nesken superligako Aintzane Encinas eta Realeko Mikel Labaka izango dira. Sari banaketa ostegunean egingo da 19:30ean Zelai Arizti kultur etxean.
Aurretik saritutakoak ondokoak dira: Urolako Ruben Calvo eta Realeko Mikel Labaka, 2009an. Eta Urolako Oscar Zufiaurre eta Realeko Jon Ansotegi 2008an.