Carrion eta Diez txapeldunak
Argi Berri elkarteko 34. Mus Txapelketa Azkarra Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrek irabazi zuten joan den larunbatean. Antolatzaileen arabera, Antonio Carrionek janzten duen hirugarren txapela da aurtengoa. Bigarren Errezilgo Koldo Galarraga eta Mikel Zugasti geratu ziren eta hirugarren Uztegiko (Nafarroa) Juan Barrenetxeak eta Antonio Larrazak egin zuten. Lehen hiru sariak beraz, Goierritik kanpora joan ziren. Herriko lehen bikotearen saria Javier eta German Garciak eskuratu zuten. Jose Antonio Mugikak eta Ramon Arandiak etxeratu zuten elkarteko lehen bikotearen saria eta lehen emakumearentzako saria berriz, Zarauzko Leirek eta Arkaitzek osatutako bikoteak eraman zuen. Arratsaldean, 16:30etik aurrera ekin zioten norgehiagokari Argi Berri elkartean eta Urdaneta ikastetxearen geletan. Guztira 114 bikote aritu ziren nor baino nor. Argi Berriko kideek aipatu dutenez, iaz baino muslari gutxiago izan ziren txapelketan –iaz 21 bikote gehiagok parte hartu zuten–, “ziur asko krisiaren eraginez, baina hala ere, kopuru altua da” eta horrenbestez, gustura daude jasotako erantzunarekin. Urtero bezala, leku askotako bikoteak bildu zituen Argi Berriko txapelketak. Aitor Calvillo elkarteko kideak jakitera eman duenez, Euskal Herriko 36 herritatik gerturatu ziren muslariak. Horietatik gehienak gipuzkoarrak ziren, besteak beste, Ordizia, Beasain, Lazkao, Zaldibia, Zumarraga, Zegama, Urretxu, Ormaiztegi, Olaberria, Zaldibia, Idiazabal, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Zarautz, Deba eta Ibarrakoak. Baina jokalarien artean bazeuden Sakana [...]
Argi Berri elkarteko 34. Mus Txapelketa Azkarra Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrek irabazi zuten joan den larunbatean. Antolatzaileen arabera, Antonio Carrionek janzten duen hirugarren txapela da aurtengoa. Bigarren Errezilgo Koldo Galarraga eta Mikel Zugasti geratu ziren eta hirugarren Uztegiko (Nafarroa) Juan Barrenetxeak eta Antonio Larrazak egin zuten. Lehen hiru sariak beraz, Goierritik kanpora joan ziren. Herriko lehen bikotearen saria Javier eta German Garciak eskuratu zuten. Jose Antonio Mugikak eta Ramon Arandiak etxeratu zuten elkarteko lehen bikotearen saria eta lehen emakumearentzako saria berriz, Zarauzko Leirek eta Arkaitzek osatutako bikoteak eraman zuen.
Arratsaldean, 16:30etik aurrera ekin zioten norgehiagokari Argi Berri elkartean eta Urdaneta ikastetxearen geletan. Guztira 114 bikote aritu ziren nor baino nor. Argi Berriko kideek aipatu dutenez, iaz baino muslari gutxiago izan ziren txapelketan –iaz 21 bikote gehiagok parte hartu zuten–, “ziur asko krisiaren eraginez, baina hala ere, kopuru altua da” eta horrenbestez, gustura daude jasotako erantzunarekin.
Urtero bezala, leku askotako bikoteak bildu zituen Argi Berriko txapelketak. Aitor Calvillo elkarteko kideak jakitera eman duenez, Euskal Herriko 36 herritatik gerturatu ziren muslariak. Horietatik gehienak gipuzkoarrak ziren, besteak beste, Ordizia, Beasain, Lazkao, Zaldibia, Zumarraga, Zegama, Urretxu, Ormaiztegi, Olaberria, Zaldibia, Idiazabal, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Zarautz, Deba eta Ibarrakoak. Baina jokalarien artean bazeuden Sakana eta Leitza aldekoak ere.
Gauean, 22:30erako bukatuta zegoen jada txapelketa eta antolatzaileen hitzetan “giro bikainean igaro da txapelketa”.
Ohiko zozketa
Urtero bezala, aurten ere atera dituzte bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak. Zenbaki sarituak hauek izan dira: Antxumeenak (5469, 5348, 5061, 3716 eta 5466) eta arkumeenak (1228, 2213, 4511, 4233 eta 4968).