Lehengo eta oraingo musika taldeen agertoki ugari gaur Ordizian
Musika ekimen anitza eta berritzailea ari dira egiten gaur Ordizian, arratsalde erdian hasita. Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, hainbat musika talderen kontzertuak entzuteko parada dago, batzuk aldi berean. 18:00ak pasatxoan hasi dira lehen bi kontzertuak, Herrikoa eta Urdin tabernetan. Oraintsu, 22:00etan, ziren hastekoak beste bi talde jotzen. Formatu txikiko kontzertuak dira, taberna ugaritan, eta batzuk aldi berean. Arratsaldean jendea ibili da tabernarik taberna, zuzeneko musika entzun eta garai batean sona eduki zuten nahiz gaur egun hasi berriak diren taldeak gozatzen. Gaztetxearen urteurrenaren harira atera duten diskoa aurkezteko ekitaldia izan da gaurkoa. Guztira, Goierriko 45 talde bildu dituzte CD bikoitzean.