Ordizia Euskadi Irratiaren tri-indor lehiaketan partaide
Ordiziako hiru kirolarik osatutako taldea Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia kirol programak antolatutako tri-indor lehiaketan ari da parte hartzen. Gaur, larunbata, arratsaldeko 16:00ean hasi dute kirol jarduna Ordiziak eta Abadiñok. Bi herriren a...
Ordiziako hiru kirolarik osatutako taldea Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia kirol programak antolatutako tri-indor lehiaketan ari da parte hartzen. Gaur, larunbata, arratsaldeko 16:00ean hasi dute kirol jarduna Ordiziak eta Abadiñok. Bi herriren arteko lehia izan ohi da larunbatero. Ordiziako taldean Irene Irastortza, Maider Gaztañaga eta Nekane Kerejeta dira kirolariak. Beren lana osatu dute, eta denera 15:32 minutuko denbora behar izan dute. Tri-indor lehiaketaren aurtengo edizioko laugarren denbora onena da, Azpeitia, Gernika eta Tolosako taldeen atzetik.