Zubi-Buruko mus lehiaketa beteranoan 68 bikote aurten
Gaur arratsaldean 68 muslari bikote elkartu dira Zaldibian, Zubi-Buru elkarteko 36. Mus Txapelketa azkarra jokatzeko. Aurreko urteetatik beherakada nabaritu da partaidetzan -iaz 100 bikote ziren-, antolatzaileen arabera “Bilboko manifestazioa ere egun berean egokitu delako”. Lau eta erdiak pasatxoan hasi dira jokoan Zubi-Buru elkartean. Urteroko legez, eta sari mamitsuek erakarrita (bikote irabazlearentzat 1.500 euro daude, bigarrenarentzat 800 euro), Goierri osoko mus jokalariez gain Gipuzkoako eta batez ere Nafarroako jendea inguratu da. Sakana aldetik presentzia handia zegoen, Arruatzu, Bakaiku, Etxarri… aldekoak. Baina baita Leitzakoak ere. Gipuzkoari dagokionez, Azpeititik etorritako muslariak baziren, esate baterako.
Gaur arratsaldean 68 muslari bikote elkartu dira Zaldibian, Zubi-Buru elkarteko 36. Mus Txapelketa azkarra jokatzeko. Aurreko urteetatik beherakada nabaritu da partaidetzan -iaz 100 bikote ziren-, antolatzaileen arabera “Bilboko manifestazioa ere egun berean egokitu delako”.
Lau eta erdiak pasatxoan hasi dira jokoan Zubi-Buru elkartean. Urteroko legez, eta sari mamitsuek erakarrita (bikote irabazlearentzat 1.500 euro daude, bigarrenarentzat 800 euro), Goierri osoko mus jokalariez gain Gipuzkoako eta batez ere Nafarroako jendea inguratu da. Sakana aldetik presentzia handia zegoen, Arruatzu, Bakaiku, Etxarri… aldekoak. Baina baita Leitzakoak ere. Gipuzkoari dagokionez, Azpeititik etorritako muslariak baziren, esate baterako.