Euskadiko BTT Open-a jada martxan
zingizango.com• Abian da, jada, 2011 urteko Euskal Herriko BTT Open saria. Aramaion eman zitzaion hasiera txapelketa interesgarri honi. Bertan izan ziren bi legazpiar. Goizeko 10.30ean hasi ziren lehian bost kilometroko zirkuitu gogorrean. Bertara hainbat kategoriatako 130 txirrindulari gerturatu ziren eta lehia aurrera zihoan heinean txirrindulariak sakabanatzen joan ziren. Gorabehera asko zituen bost kilometroko zirkuitu teknikoa izan zen igandekoa. Junior mailan Ander Ibarguren izan genuen lasterketan. Bere adinekoen artean zortzigarren postuan sailkatu zen. Master 40 mailan Imanol Ugarte beteranoa bikain aritu zen bere bizikleta zahar eta pisutsuarekin eta bigarren sailkatu zen. Aspaldian mendiko bizikleta ukitu gabea zen eta gustura zegoen Telleriarte Txirrindulari Taldeko zaharrena. Bejondeiela bi kirolari hauei eta hurrengo lasterketan, apirilaren 17an, Erandion, zortea izan dezatela.
Goizeko 10.30ean hasi ziren lehian bost kilometroko zirkuitu gogorrean. Bertara hainbat kategoriatako 130 txirrindulari gerturatu ziren eta lehia aurrera zihoan heinean txirrindulariak sakabanatzen joan ziren.
Gorabehera asko zituen bost kilometroko zirkuitu teknikoa izan zen igandekoa. Junior mailan Ander Ibarguren izan genuen lasterketan. Bere adinekoen artean zortzigarren postuan sailkatu zen. Master 40 mailan Imanol Ugarte beteranoa bikain aritu zen bere bizikleta zahar eta pisutsuarekin eta bigarren sailkatu zen. Aspaldian mendiko bizikleta ukitu gabea zen eta gustura zegoen Telleriarte Txirrindulari Taldeko zaharrena. Bejondeiela bi kirolari hauei eta hurrengo lasterketan, apirilaren 17an, Erandion, zortea izan dezatela.














