Finaleko lehia estutuz doa asteburuko saio jendetsu eta umoretsuen ostean
Kanporaketa baten faltan larunbatean Igartubeitin kantatu zuen ''Gabiri2'' taldea dago sailkapenean buru. Atzetik ditu ''Erro Okocha ber bi'' eta ''Lasatarrak'' taldeak.
Otamotz.com- Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatu dituzte asteburuan; ostiralean Aldirin eta larunbatean Igartubeiti baserri museoan. Sei talde aritu dira kantuan, eta ale onak entzuteko aukera izan da, nola Aldirin, hala Igartubeitin. Aldirin “Erro Okocha ber bi” taldea (Amaia eta Mikel Iturriotz eta Ekain Aseginolaza) izan zen nagusi, eta Igartubeitin, berriz, Gabiri2 taldea (Murua, Oiarbide, Maiz). Datorren ostiralean jokatuko da bosgarren eta azken kanporaketa Fox-en. Kanporaketa baten faltan larunbatean Igartubeitin kantatu zuen ”Gabiri2” taldea dago sailkapenean buru. Atzetik ditu ”Erro Okocha ber bi” eta ”Lasatarrak” taldeak.
Aldiriko saio umoretsuan, “Lasatarrak” (Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Jorge Andueza “Pitu”), “Tupis Tupau Tuneau” (Manex Mantxola, Aitor Lizarazu “Ginz”, Gorka Santesteban) eta “Erro Okocha ber bi” (Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Ekain Aseginolaza) taldeak izan ziren kantuan. Gorka Azkarate izan zen gaijartzailea.













