Garabi Ordiziako jubenilak, Euskadiko txapeldun
Garabi Ordizia errugbiko jubenil taldeak Euskadi txapelketa lortu du asteburuan, larunbatean Astin jokatu zuten partida 5 eta 64 irabazita Zarauzko taldeari. Bigarren zatian erabat menderatu zuten goierritarrek norgehiagokaren erritmoa, eta horrek garaipen erraza lortzea ahalbidetu zien. Eta jubenilak ez ezik, Garabi Ordiziako kadeteak ere txapelketa irabazteko beste urrats bat egin zuten atzo, Santanderko Independiente taldea 0 eta 28 mendean hartuta.
Garabi Ordizia errugbiko jubenil taldeak Euskadi txapelketa lortu du asteburuan, larunbatean Astin jokatu zuten partida 5 eta 64 irabazita Zarauzko taldeari. Bigarren zatian erabat menderatu zuten goierritarrek norgehiagokaren erritmoa, eta horrek garaipen erraza lortzea ahalbidetu zien.
Eta jubenilak ez ezik, Garabi Ordiziako kadeteak ere txapelketa irabazteko beste urrats bat egin zuten atzo, Santanderko Independiente taldea 0 eta 28 mendean hartuta.














