Gimnasioko lanak inauguratu dituzte gaur Zegaman
Gaur gimnasioko lanak inauguratu dituzte Zegaman. Gimnasioak 200 metro koadroko bi solairu ditu eta beste 140 metro koadrotan berriz, aldagelak eta komun publikoak eraiki dituzte. 474.000 euroko kostua izan du eta Iparragirre eraikuntza enpresak egin ditu lanak, Natxo Ibarretxe arkitektoaren proiektua jarraituz. Ura berotzeko pelet bidezko galdara jarri dute. Inaugurazio ekitaldian Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolak eta Kanpo Ekintzak Saileko diputatua, Edurne Albizu Zegamako alkatea eta Zegamako Udaleko zenbait zinegotzi izan dira. Edurne Albizu Zegamako alkateak aipatu duenez, 2007ko maiatzaren 27an, zegamarrek herrian bozka eman ondoren, Arantzazurako bidea hartu zuten eta zegamar talde batek, bildutako 200 bat sinadura eman zizkioten bidean, gimnasioa egin zedin eskatuz. “Beraz, uste dut zegamar askoren ametsa gauzatzea lortu dugula guztion artean”. Hilabete barru erabilgarri Albizuk aitortu zuen obrak luze joan direla. Espainiako Gobernuaren Fondoetako diru laguntzaren zati handiena eraikin horri beste solairu bat ematen erabili zuten. Ondoren, Zegamako Udalak, Iñaki Galdos Foru diputatuak zuzentzen duen Kirolak eta Kanpo Ekintza Sailarekin sinatutako akordioari esker, 100.000 euroko diru laguntza eskuratu zuen gastuei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Erein programatik berriz, beste 153.000 euro jaso zituen. Udala orain gimnasioa ustiatuko duen enpresa aukeratzeko baldintzen plegua lantzen ari da eta Albizuren hitzetan [...]
Gaur gimnasioko lanak inauguratu dituzte Zegaman. Gimnasioak 200 metro koadroko bi solairu ditu eta beste 140 metro koadrotan berriz, aldagelak eta komun publikoak eraiki dituzte. 474.000 euroko kostua izan du eta Iparragirre eraikuntza enpresak egin ditu lanak, Natxo Ibarretxe arkitektoaren proiektua jarraituz. Ura berotzeko pelet bidezko galdara jarri dute.
Inaugurazio ekitaldian Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolak eta Kanpo Ekintzak Saileko diputatua, Edurne Albizu Zegamako alkatea eta Zegamako Udaleko zenbait zinegotzi izan dira. Edurne Albizu Zegamako alkateak aipatu duenez, 2007ko maiatzaren 27an, zegamarrek herrian bozka eman ondoren, Arantzazurako bidea hartu zuten eta zegamar talde batek, bildutako 200 bat sinadura eman zizkioten bidean, gimnasioa egin zedin eskatuz. “Beraz, uste dut zegamar askoren ametsa gauzatzea lortu dugula guztion artean”.
Hilabete barru erabilgarri
Albizuk aitortu zuen obrak luze joan direla. Espainiako Gobernuaren Fondoetako diru laguntzaren zati handiena eraikin horri beste solairu bat ematen erabili zuten. Ondoren, Zegamako Udalak, Iñaki Galdos Foru diputatuak zuzentzen duen Kirolak eta Kanpo Ekintza Sailarekin sinatutako akordioari esker, 100.000 euroko diru laguntza eskuratu zuen gastuei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Erein programatik berriz, beste 153.000 euro jaso zituen.
Udala orain gimnasioa ustiatuko duen enpresa aukeratzeko baldintzen plegua lantzen ari da eta Albizuren hitzetan “apirilean izendatuta egongo da enpresa, maiatzaren 2an jada zerbitzua ematen hasteko”. Beheko komun publikoak eta aldagelak gaurtik aurrera erabili ahal izango dituzte herritarrek zein bertara inguratzen direnek.
Datorren hiletik aurrera gimnasioa erabili nahi dutenek bazkide egin beharko dute, 20 euro inguru ordainduta, baina Zegamako Udalak emango die gai horri buruzko informazioa herritarrei. Bestalde, Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko asmoa dutenei ere eman nahi diete zerbitzua entrenatzera joaten direnean. Albizuk azaldu duenez, Zegamako Udala aztertzen ari da hori zein modutan egin.