Egin dituzte loinatzetako lehen ekintzak, eta gaur jarraituko du festak

Txistorra janez eta buruhandien eta kilien aurretik korrika eginez igaro dute ostiral arratsaldea beasaindarrek. Zubimuzu plazan elkartu da jendea zazpiak aldean, eta txistorra eta sagardoa doan jateko eta edateko aukera izan dute. Sagardoa edateko ad...

Txistorra janez eta buruhandien eta kilien aurretik korrika eginez igaro dute ostiral arratsaldea beasaindarrek. Zubimuzu plazan elkartu da jendea zazpiak aldean, eta txistorra eta sagardoa doan jateko eta edateko aukera izan dute. Sagardoa edateko adinik ez dutenek, herri erdigunean alde batetik bestera lasterka aritu dira, kilikien maskurien zartakotik ihesi. Aurten gainera, kiliki berria irten da kalera Loinatz jaietan. Iaz Pitxu udaltzaingoaren irudiarekin egin zuten kilikia eta aurten Martin Irizar musikari ezagunaren aurpegiaren. Herri erdigunea jendez gainezka egon da, azken urteetan elkartu den jenderik gehiena elkartu baita aurten jaien lehen egunean. Bihar larunbata ere hala egotea espero dute askok, egun osoan zehar zer egina egongo baita. Danborradak izango dira larunbateko festaren saltsa eta perrexila, goizean umeena eta gauean helduena. IMGP1783 IMGP1784 IMGP1788 IMGP1790 IMGP1794 IMGP1795 IMGP1799 IMGP1801 IMGP1804 IMGP1818 IMGP1819 IMGP1820 IMGP1835 IMGP1836 IMGP1839
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa