Euskal Herriko sega ligaxkako bigarren saioa igandean da, Azpeitian
Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxkak etzi, igandea, izango du jarraipena, bigarren jardunaldiarekin. Azpeitian da saioa, ikastolako belardian, 12:00etan hasita. Sailen zozketa 11:00etan egingo d...
Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxkak etzi, igandea, izango du jarraipena, bigarren jardunaldiarekin. Azpeitian da saioa, ikastolako belardian, 12:00etan hasita. Sailen zozketa 11:00etan egingo dute. Aurten, urrian, Kilometroak jaia Azpeitian dela eta, Ikasberri ikastolarekin batera prestatu dute ligaxkako saio hori. Beñat Lizaso eta Loidisaletxe bertsolariak kantuan ariko dira, eta Goenatxo aita-semeek harri jasotze erakustaldia egingo dute.