Lazkaoko ludotekan programa berezia, uztailean
Lazkaoko Gaztelekuak eta Ludotekak programazio berezia prestatu dute uda parterako, eta aisialdi jardueretan izena emateko epea gaur bukatuko da. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 10:30etik 13:00ak arte erabili ahalko dira haurrentzat eta nerabeentzat ai...
Lazkaoko Gaztelekuak eta Ludotekak programazio berezia prestatu dute uda parterako, eta aisialdi jardueretan izena emateko epea gaur bukatuko da. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 10:30etik 13:00ak arte erabili ahalko dira haurrentzat eta nerabeentzat aisialdi zerbitzuak. Ludoteka HH3tik LH6ra arteko haurrentzat da, eta 40 euroko kuota ordaindu behar da. Gaztelekua 12 urtetik 16ra arteko nerabeentzat da, doan. Ekainaren 6tik 22ra ludoteka 14:30etik 17:00etara egongo da zabalik.