Arrano Beltza kirol taldeak, Gipuzkoako Herri Kirol federazioak Beasain Kirol Fundazioak, Beasaingo Udalak eta Gipuzkoa Kirolak-ek antolatuta, Gipuzkoako 2. mailako aizkolari txapelketako kanporakera jokatuko da igande eguerdian Beasainen.
Hamar aizko...

Hamar aizkolarik parte hartuko dute kanporaketan, tartean bost goierritarrek: Jabier Aranbarri eta Xabier Zaldua zumarragarrak, Xabier Dorronsoro zeraindarrak, Jose Mari Esnaola zegamarrak, eta Jose Ugarteburu ezkio-itsasoarrak. Jokin Alkizalete, Iñaki Agirre, Jon Larrañaga, Aratz Mugerza eta Unai Otaño dira beste aizkolariak.
Txapelketako kanporaketa 12:30ean hasiko da, Gernika pasealekuko pilotalekuan, eta 54 ontzako bina enbor eta 60 ontzako beste bina moztu beharko dituzte aizkolariek.
Hurrengo igandean ere herri kirol saioa
Jaietako bigarren asteburuari amaiera emateko, urtero bezala, aizkora jaialdia antolatu dute. Aizkolari gazteek eta nagusiek egingo dute saioa, ekainaren 12an, 19:00etatik aurrera Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Aizkolari gazteen artean, Oihan Larretxea, Asier Pellejero, Arkaitz Jauregi eta Xabier Dorronsoro
ariko dira. Nagusien artean Urrezko Aizkorako lau finalistak: Azurmendi eta Atutxa, Arrospideren eta Mugertzaren aurka. Datorren asteko jaialdian, harrijasotzaileak ere egongo dira: Izeta III.a eta Izeta IV.a.