Kanpoko igerilekuak gaur arratsaldean zabalduko dituzte Lazkaon, irailaren 11ra arte
Estali gabeko igerilekuen denboraldia gaur hasiko da Lazkaon. Irailaren 11ra arte, kanpoko bi putzuak eta inguruko zelai zabala egunero erabili ahalko dira. Aurreneko bi asteotan, hala ere, arratsaldez bakarrik irekiko dute igerilekua, 14:30etik 20:00etara, haurrek goizetan eskola dutelako oraindik. Ondoren, ekainaren 18tik denboraldia bukatu arte, egunero 11:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Bihar irekiera festa egingo dute, puxika erraldoien barruan sartuta ur gainean ibiltzeko jolasak antolatu baititu Kiroldegiak. Igerilekuak eta udako bainu zerbitzua lehen aldiz iaz jarri ondoren, aurten bi berrikuntza nabarmen egin ditu Udalak, kiroldegia hazteko lanak baliatuz. Batetik, sarbide berria erabilgarri dago: kiroldegiko sarrera nagusitik bertatik, dorreko igogailuetatik edo eskaileretatik igo ahalko da. Bazkideek San Jose aldetik ere –iazko sarrera– sartu ahalko dute, hatz irakurgailuaren bidez. Beste berrikuntza kirol kantxena da. Kiroldegia zabaltzeko lanen 4. faean altxatu duten eraikineko sabaian pistak egokitu dituzte. Goiko igerilekuen maila berean geratzen denez, bainulariak saskibaloian, futbolean edo bestelako kiroletan jardun ahalko dira. 700 metro koadroko zabalguea geratu da, aldagelen atzean. Sarrera motak eta bazkidetza Lazkaoko igerileku estali gabeetara sartzeko helduaren eguneko txartel arruntak 4,25 euro balio du, haurrenak 2,30 euro. Hamar sarrerako bonua edo denboraldi osorakoa ere atera litezke. Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian osoko bazkidetza egiten dutenei prezioan sartzen zaie. Igerileku handia, umeena, [...]
Estali gabeko igerilekuen denboraldia gaur hasiko da Lazkaon. Irailaren 11ra arte, kanpoko bi putzuak eta inguruko zelai zabala egunero erabili ahalko dira. Aurreneko bi asteotan, hala ere, arratsaldez bakarrik irekiko dute igerilekua, 14:30etik 20:00etara, haurrek goizetan eskola dutelako oraindik. Ondoren, ekainaren 18tik denboraldia bukatu arte, egunero 11:00etatik 20:00etara izango da ordutegia.
Bihar irekiera festa egingo dute, puxika erraldoien barruan sartuta ur gainean ibiltzeko jolasak antolatu baititu Kiroldegiak.
Igerilekuak eta udako bainu zerbitzua lehen aldiz iaz jarri ondoren, aurten bi berrikuntza nabarmen egin ditu Udalak, kiroldegia hazteko lanak baliatuz. Batetik, sarbide berria erabilgarri dago: kiroldegiko sarrera nagusitik bertatik, dorreko igogailuetatik edo eskaileretatik igo ahalko da. Bazkideek San Jose aldetik ere –iazko sarrera– sartu ahalko dute, hatz irakurgailuaren bidez.
Beste berrikuntza kirol kantxena da. Kiroldegia zabaltzeko lanen 4. faean altxatu duten eraikineko sabaian pistak egokitu dituzte. Goiko igerilekuen maila berean geratzen denez, bainulariak saskibaloian, futbolean edo bestelako kiroletan jardun ahalko dira. 700 metro koadroko zabalguea geratu da, aldagelen atzean.
Sarrera motak eta bazkidetza
Lazkaoko igerileku estali gabeetara sartzeko helduaren eguneko txartel arruntak 4,25 euro balio du, haurrenak 2,30 euro. Hamar sarrerako bonua edo denboraldi osorakoa ere atera litezke. Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian osoko bazkidetza egiten dutenei prezioan sartzen zaie.
Igerileku handia, umeena, eguzkia hartzeko zelaia eta ariketak egiteko tresnak daude.
Prezioak (€)
Udako denboraldikoa
- Helduen banakakoa. 46,55.
- Gazteen banakakoa. 23,20.
- Jubilatuen edo pentsiodunen banakakoa. 34,95.
- Familiakoa. 68.
- Jubilatuen edo pentsiodunen familiakoa. 50,90.
10 sarrerako bonua
- 18 urte artekoek. 16.
- 18 urtetik gorakoek. 29,9
Eguneko sarrera
- Gazteek. 2,30.
- Helduek. 4,25.