Adineko pertsonen eguna eta jokoak antolatu dituzte jubilatuek irailerako
Herriko adinekoei zuzenduta, hainbat ekintza antolatu dituzte udalak eta jubilatuek iraileko lehen bi asteetarako. Lehen ekintza erretiratuen etxean izango da, 65 urtetik gorako herritarrentzako jokoak prestatu baitituzte. Irailaren 18an berriz, adineko pertsonen eguna ospatuko dute, Antzizar kiroldegian bazkaria eginez. Jokoak, adineko pertsonen egunaren aitzakian antolatu dituzte, eta irailaren 12an izango dira, 15:30etik aurrera, erretiratuen etxean. Urtero bezala, aurten ere tokan, igel jokoan, musean, tutean, punttuan eta seiko urrean jokatuko dute. Jokoetan, 65 urte beteta dituzten beasaindarrek bakarrik parte hartu ahalko dute, eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea datorren astean izango da, astelehenetik ostegunera bitartean, erretiratuen egoitzan, eta arratsaldez bakarrik. Jokoetako txapeldunei irailaren 18an banatuko zaizkie sariak, Antzizar kiroldegian. Adineko pertsonen egunerako antolatu duten bazkarirako izen emate epea ere astelehenean irekiko dute. Bazkarira joan nahi dutenek udaleko harrera bulegora joan behar dute irailaren 14a baino lehen, 08:00etatik 13:00etara bitartan. Beasainen bizi diren 65 urtetik gorako pertsonek eta beren bikoteek bakarrik eman ahalko dute izena, eta aldez aurretik 4 euro ordaindu. Izena ematerakoan nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaitek egokitutako garroia beharko balu, orduan jakinarazi beharko die udaleko arduradunei. Zuzendaritza berria Adinekoen eguneko bazkaria eta jokoak antolatzeko, erretiratuen etxea kudeatzeko osatu berri duten zuzendaritzako kideen laguntza izan du [...]
Herriko adinekoei zuzenduta, hainbat ekintza antolatu dituzte udalak eta jubilatuek iraileko lehen bi asteetarako. Lehen ekintza erretiratuen etxean izango da, 65 urtetik gorako herritarrentzako jokoak prestatu baitituzte. Irailaren 18an berriz, adineko pertsonen eguna ospatuko dute, Antzizar kiroldegian bazkaria eginez.
Jokoak, adineko pertsonen egunaren aitzakian antolatu dituzte, eta irailaren 12an izango dira, 15:30etik aurrera, erretiratuen etxean. Urtero bezala, aurten ere tokan, igel jokoan, musean, tutean, punttuan eta seiko urrean jokatuko dute. Jokoetan, 65 urte beteta dituzten beasaindarrek bakarrik parte hartu ahalko dute, eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da.
Izen ematea datorren astean izango da, astelehenetik ostegunera bitartean, erretiratuen egoitzan, eta arratsaldez bakarrik. Jokoetako txapeldunei irailaren 18an banatuko zaizkie sariak, Antzizar kiroldegian.
Adineko pertsonen egunerako antolatu duten bazkarirako izen emate epea ere astelehenean irekiko dute. Bazkarira joan nahi dutenek udaleko harrera bulegora joan behar dute irailaren 14a baino lehen, 08:00etatik 13:00etara bitartan.
Beasainen bizi diren 65 urtetik gorako pertsonek eta beren bikoteek bakarrik eman ahalko dute izena, eta aldez aurretik 4 euro ordaindu. Izena ematerakoan nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaitek egokitutako garroia beharko balu, orduan jakinarazi beharko die udaleko arduradunei.
Zuzendaritza berria
Adinekoen eguneko bazkaria eta jokoak antolatzeko, erretiratuen etxea kudeatzeko osatu berri duten zuzendaritzako kideen laguntza izan du udalak, orain arte aurreko zuzendaritzak egin izan duen moduan.
Aurrerantzean, Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen egoitza kudeatuko duen zuzendaritza berriko lehendakaria Juan Jose Iturrioz izango da, elkarteko bazkideek hala erabakita; Jose Antonio Guirado aukeratu dute lehendakari ordea izateko; Milagros Agirre izango da idazkaria; eta Angel Balbas diruzaina. Maite Zurbano, Conchi Gomez, Maria Jesus Martinez, Pedro Mari Perez, Manuel Fidalgo, Felix Velazquez, eta German de la Fuente dira zuzendaritzako gainerako junta-kideak.
Zuzendaritza berriak orain dela aste batzuk hartu zuen aurreko kideen erreleboa, eta dagoeneko hasi dira urtea amaitu arteko gainerako ekintzak prestatzen. Abuztuan egin duten atsedenaren ondoren, datozen egunetan itzuliko berriro lanera, eta erretiratu eta pentsiodunen elkartea ere berriro irekita egongo da.