Zarautz hartuko du etxean bihar Beasainek
Beasain futbol taldeak Zarautzen aurka jokatuko du bihar, 18:00etan, Loinatz futbol zelaian. Denboraldiko bigarren partida izango da biharkoa. Beasaindarrak laugarren postuan daude sailkapenean, aurreko larunbatean Zamudioren aurka huts eta bat irabazi...
Beasain futbol taldeak Zarautzen aurka jokatuko du bihar, 18:00etan, Loinatz futbol zelaian. Denboraldiko bigarren partida izango da biharkoa. Beasaindarrak laugarren postuan daude sailkapenean, aurreko larunbatean Zamudioren aurka huts eta bat irabazi ondoren.
Hamargarren denboraldia da aurtengoa Beasainek hirugarren mailan jokatuko duena. Iker Lasa entrenatzailearen agindupean ariko dira aurrenezkoz aurten lehen taldeko mutilak. Talde konpetitiboa osatu dutela aurreratu zuen aurredenboraldian Lasak, irabazteko zailak eta “intentsitate aldetik eta fisikoki lehiakorragoak”.
Taldearen aurtengo helburua ere mailaz igotzea izango da, eta horretarako sailkapeneko aurreko postuetan egoteko borroka egingo dute. Lehia horretan aritzeko Gipuzkoako jokalariekin osatutako taldea osatu du aurten Beasain Futbol Taldeak. Guztira, lehen taldeko fitxa hamezortzi jokalarik izango dute, baina erregional mailan jokatzen duten lau jokalarik lehen taldean aritzeko aukera izango dute.