Ostadar elkartearen argazki lehiaketa berrituta dator
Ostadarrek Mendi eta Naturako argazkien
VI. lehiaketarako lanak jasotzeko epea zabaldu du, urriaren 23ra
arte.
Ostadar mendi taldeak antolatutako lehenengo argazki lehiaketa diapositiba lehiaketa izan zen. Azken urteotan argazki digitalen lehiaketa izan da, eta «dagoeneko sendotu da», dio Jon Mikel Intsausti mendi taldeko kideak. Iazko edizioan sendotze hori nabarmena izan zen jasotako argazkien kalitateari eta kantitateari erreparatuz gero. Oraingoan kategoriak hirutan utzi dituzte, nazioarteko eta Euskal Herriko paisaiak, eta Xabier Ormazabalen omenez, gizakiaren jarduera mendian irudikatzen duten argazkiena.