KOADRILEN EGUNA 11:00-14:00. Haur eta gaztetxoen gunean, Domingo de Mendiaratz plazan, haurrentzako parkea. 12:00. Domingo de Mendiaratz plazatik abiatuta, moto eta patinete lasterketa eroa. Izen-ematea plazan bertan, 11:30tik aurrera. 12:00. Zezentx...
Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean eta Olazabal institutoan bihar hasiko dute ikasturte berria. Aurkezpenak egingo dituzte bihar, Domingo Agirren 10:00etan eta Olazabal institutoan, Lehen mailakoek 10:00etan eta Bigarren, hirugarren eta laugarren mai...
Wing Chun Tai Chi ikastaroa gaur hasiko dute Legazpin. Saioak Haztegi ikastolan egingo dituzte eta ordubetekoak izango dira. Astelehenetan eta asteazkenetan egingo dituzte, 21:30etik 22:30era. Interesa dutenek ordu horretan azaldu besterik ez dute. Arr...
Urbieta arte plastikoen zentroak ematen dituzten ikastaroetarako izen emate epea irekita dago. Aurten ere, Gala ballet eskolan, marrazketa eta pintura tailerrean, antzerki tailerrean, argazkigintza ikastaroan, eta zeramika eta esmalte eskolan eman ahal...
Udako oporren ondoren, bihar itzuliko eskolara Murumendi ikastetxeko ikasleak. Goizeko 09:00etarako eskolan egon beharko dute bihar ikasleek, 2011-2012 ikasturteari hasiera emateko. Murumendiko zuzendaritzak ikastetxeko webgunean jarriko ditu ikasturte...
Olaberriko Aizpea gaztandegiak irabazi du Legazpin igandean ospatu zuten Gipuzkoako Artzain Eguneko 27. Gazta Lehiaketa. Goiz osoan zehar izan zen zer jan eta zer ikusia Euskal Herria plazan, eta jendea kostata bertaratu bazen ere, eguerdi parterako plazak itxura betea eskaintzen zuen. Aizpea gaztandegiarena izan da epaimahaiaren ustez gazta onena. Elgoibarko Jesus Mari Ansolaren Mausitxa gaztak bigarren egin zuen. Lehen goierritarra Ordiziako Joseba Insausti izan zen. Laugarren egin zuen eta Euskal Herriko gazta lehiaketara joateko eskubidea irabazi zuen. Han izango dira ere Zeraingo Muñoa gaztandegia eta Legazpiko Arantxa Segurola (Erreixal). Herriko gazta onenaren saria ere jaso zuen honek. Herritarrek osatutako epaimahaiak, berriz, Legorretako Aitor Esnaolari eman zion gazta onenaren saria. Ordiziako J. Aramburu elkarteari ez zioten parte hartzen utzi, duela urtebete inguru Artzai Gazta elkartetik at geratu baitzen. Ardi mutur beltxen lehiaketan, ardi eta arkazta onenaren sariak Juan Joxe Aranguren (Erreixal) legazpiarrak jaso zituen, eta berak jantzi zuen ere Gipuzkoako Latxadun Elkarteak ematen duen Artzain Aipagarriaren txapela, 30 urtetan artzaintza munduan egin duen lanagatik. Ardi eta arkazta mutur gorri onenak Getariako Jose Manuel Etxeberriarenak izan ziren. Ardi okela gertatze lehiaketa, berriz, La Bellota elkarteak irabazi zuen. Arratsaldean artzain txakur lehiaketa egin zuten. Bederatzi txakurrek eta beste hainbeste artzainek hartu zuten bertan [...]
Ia ordu eta erdiz aritu zen biolin-jotzaile armeniarra; guztira hamalau abesti eskaini zituen, bertaratu ziren guztien gozagarri.
Nazioen Mundua, Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko ekimenak, oporren ondorengo lehenego bilera egingo du gaur iluntzeko 21:30etan Idiazabalgo Pilar Enean. Bileran Nazioen Munduak hemendik aurrera egin behar dituen ekintzak zehaztuko dira.
Caja Rural taldeko Asier Gandarias txirrindulari lazkaotarrak irabazi zuen igandean Jubenil eta Kadete mailako bigarren urteko txirrindulariek jokatu zuten Lierniko Txirrindulari proba. Txirrindulari proba hau Mendiko Kriteriumaren bigarren zatia iz...
Ostadar dantza taldekoek bilera egingo dute bihar, 18:30ean. Dantza taldean izena emateko aukera egongo da bileran, eta ikasturteari buruzko informazioa ere emango dute. Ikasturteari datorren asteartean, irailaren 13an, emango diote hasiera. Informazio...
Lotzeko dauden azken gaiak landuko dituzte biharko deitu duten bileran; 19:00etatik aurrera izango da gaztetxeko lehenengo saolairuan.
Bihar itxiko dute Legazpin eraginkortasunez gidatzen ikasteko ikastaroan izena emateko epea. Irailaren 17an egingo dute ikastaroa eta 4 ordukoa izango da. Bi ordutan teoria irakatsiko dute eta beste bi orduz praktikak egingo dituzte. Eskolak 9:00etatik...
Jubilatuen Eguneko bazkarian parte hartzeko gonbidapenak gau, bihar eta etzi jaso daitezke, Udaleko gizarte zerbitzuen sailean.