Asier Gandarias jaun eta jabe Lierniko txirrindulari proban
Caja Rural taldeko Asier Gandarias txirrindulari lazkaotarrak irabazi zuen igandean Jubenil eta Kadete mailako bigarren urteko txirrindulariek jokatu zuten Lierniko Txirrindulari proba. Txirrindulari proba hau Mendiko Kriteriumaren bigarren zatia iz...
Caja Rural taldeko Asier Gandarias txirrindulari lazkaotarrak irabazi zuen igandean Jubenil eta Kadete mailako bigarren urteko txirrindulariek jokatu zuten Lierniko Txirrindulari proba.
Txirrindulari proba hau Mendiko Kriteriumaren bigarren zatia izan zen. Kriteriuma Donostiako Larratxo auzoan hasi zen larunbatean. Gandarias bigarren izen zen Larratxon, bi lasterketako denborak batuta ordea, Kriteruma ere irabazi zuen.
Lierniko proban bi sektore jokatu ziren; lehenengoan, errepideko proban, txirrindulariek 59 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Gandarias nagusi izan zen lehen sektore honetan, bigarren Iker Azkarate izan zen, hau ere Caja Rural taldekoa. Hirugarren postua Laguntasuna taldeko Adrian Murielek lortu zuen.
Bigarren sektorean, Seguratik Lierniko gainera egindako erlojupekoan, lehenengo bi postuetan txirrindulari berdinak sailkatu ziren. Hirugarren Ahetze Arratibel sailkatu zen eta laugarren Ander Alonso. Azken bi hauek kadete mailako txirrindulariak.