Urretxun egitekoa zen duatloia bertan behera utzi dute
Urola triatloi taldetik jakitera eman dutenez, asteburu honetan Urretxun egitekoa zen duatloia atzeratu egin dute.
Festen egitarauean duatloia irailaren 10erako, etzirako, programatu zuten, baina antolatzaileek proba atzeratzea erabaki dute, egun berean Urretxun eta Zumarragan izango diren bestelako kirol ekintzekin ez ezapaltzearren.
Egun horretan Espainiako Txrrindulari Itzulia igaroko da bi herriotatik. Igaroaldia duatloiaren ordu bertsuan egingo zutela eta Zumarragan ere motozaleen kontzentrazioa egongo dela ikusirik, duatloia bertan behera utzi dute. Beste egun batean egingo dela iragarri dute, urria eta abendua bitartean, baina data finkorik eman gabe. Bai esan dute zapatu batean egingo dela, eta aurten.