Caja Rural taldeko Daniel Plazak irabazi du Zaldibiako Saria proba
Caja Rural taldeko Daniel Plazak irabazi du I. Zaldibiako Saria lasterketa eta Euskaldun Toneoko azken proba. Bigarren Airan Fernandez taldekidea sailkatu da, eta hirugarren Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriaga. Lehen goierritarra Bidelan-Kirolgi talde...
Caja Rural taldeko Daniel Plazak irabazi du I. Zaldibiako Saria lasterketa eta Euskaldun Toneoko azken proba. Bigarren Airan Fernandez taldekidea sailkatu da, eta hirugarren Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriaga. Lehen goierritarra Bidelan-Kirolgi taldeko Pedro Usabiaga izan da.
Caja Rural taldeko mutilek lan bikaina egin zuten larunbatean, lasterketako garaipena, tarteko helmugak eta taldekako sailkapena lortzeaz gain, 23 urtez azpikoen artean helmugara iristen lehena ere, taldeko txirrindularia izan baitzen.
Hasieratik indartsu ibili ziren Caja Ruraleko mutilak, Zaldibiatik irten eta Larraitzerako lehen igoeran bederatzi laguneko taldeak aurrea hartu baitzien gainerakoei. Talde horretan egin zuten aurrera probaren amaieran garaipena eskuratzeko borrokan aritu ziren bi txirrindulariak. Atzetik hamar txirrindulariko taldea zuten segika, eta Ordizian bi taldeek bat egin zuten.
Erasoa Gaintzara bidean
Zaldibiako azken tarteko helmugatik igaro eta Gaintzarako bidean, Nick van Geffenek aurrera egin zuen Plaza taldekiari bidea irekiz. Honek erasoa jo eta ihes egin zuen, Airan Fernandez atzetik zuela. Zazpi txirrindularik atzetik jarraitzeko saiakera egin zuen, baina Gaintzako gainetik 26 segundo atzetik igaro ziren.
Zaldibiara bidean, ihes egindako bi txirrindulariak harrapatzeko zazpiko taldea desegin egin zen, eta helmugara iristerako begien bistan bazituzten ere, Plaza eta Fernandez izan ziren helmugara iristen lehenak.