Herritar ugarik parte hartu dute San Migel eguneko ekitaldietan
San Migel egunaren harira antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu dute, eta beraz, festa giroa izan da nagusi asteburuan Ormaiztegin. Larunbat goizean, XVII. Mendi Bizikletan martxan 60 lagunek parte hartu zuten. Adin guztietako zaleak bildu ziren, gainera, Maixune etxearen ondoan, proba egin asmoz. Helduek 23 kilomeroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta gaztetxoek 20 kilometrokoa. Bukaeran hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen artean materiala ere zozkatu zuten antolatzaileek. Toka eta Harrikalari Lehiaketak Eguerdiko hamabietan XX. Toka Lehiaketa egin zuten. 25 lagunek parte hartu zuten, eta Unai Etxarrik irabazi zuen lehiaketa. Garaikurra eta arkumea etxeratu zituen irabazleak. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egin zuten Berjaldegi zelaian. 30 lagun ausartu ziren 2.080 gramoko harria botatzera. Urrutien bota zuena Borja Irizar izan zen, eta beraz, berak eskuratu zuen lehen saria: garaikurra eta harriaren pisua txuletatan. Arratsaldean 16:30etik aurrera XXI. San Migel Mus Lehiaketa egin zuten. Enbido eta hordagoka aritu eta gero, Gorka Holgadok eta Asier Etxarrik osatutako bikoteak eskuratu zuen lehen saria. Bigarren Urko Mazorriaga eta Iñaki Iurrita sailkatu ziren, eta hirugarren Julio Galindo eta Joxe Izagirre. Arratsaldean Ormaiztegiko haurrek hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten, hala nola, koskolak biltzen, zaku lasterketan, aulki jokoan eta puxikak puskatzen. Ederki asko pasatu zuten [...]
San Migel egunaren harira antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu dute, eta beraz, festa giroa izan da nagusi asteburuan Ormaiztegin.
Larunbat goizean, XVII. Mendi Bizikletan martxan 60 lagunek parte hartu zuten. Adin guztietako zaleak bildu ziren, gainera, Maixune etxearen ondoan, proba egin asmoz. Helduek 23 kilomeroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta gaztetxoek 20 kilometrokoa. Bukaeran hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen artean materiala ere zozkatu zuten antolatzaileek.
Toka eta Harrikalari Lehiaketak
Eguerdiko hamabietan XX. Toka Lehiaketa egin zuten. 25 lagunek parte hartu zuten, eta Unai Etxarrik irabazi zuen lehiaketa. Garaikurra eta arkumea etxeratu zituen irabazleak. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egin zuten Berjaldegi zelaian. 30 lagun ausartu ziren 2.080 gramoko harria botatzera. Urrutien bota zuena Borja Irizar izan zen, eta beraz, berak eskuratu zuen lehen saria: garaikurra eta harriaren pisua txuletatan.
Arratsaldean 16:30etik aurrera XXI. San Migel Mus Lehiaketa egin zuten. Enbido eta hordagoka aritu eta gero, Gorka Holgadok eta Asier Etxarrik osatutako bikoteak eskuratu zuen lehen saria. Bigarren Urko Mazorriaga eta Iñaki Iurrita sailkatu ziren, eta hirugarren Julio Galindo eta Joxe Izagirre.
Arratsaldean Ormaiztegiko haurrek hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten, hala nola, koskolak biltzen, zaku lasterketan, aulki jokoan eta puxikak puskatzen. Ederki asko pasatu zuten txikiek eta askok izerdi patsetan bukatu zuten. Ondoren txokolate jana egiteko aukera izan zuten.
Txokolate janaren ondoren Patata Tortilla Lehiaketari ekin zioten. Hasiera batean hamar bikoterentzako lekua zegoen bakarrik. Aurten, ordea, elkarteetara ere zabaldu dute deialdia eta jende gehiagok parte hartu nahi izan duenez, azkenean hamalau bikote aritu ziren tortillak egiten. Adin guztietako sukaldariak bildu zituen ekimenak, gainera. Epaimahaiko kideek tortillak probatu ondoren, guztietan onena Larraitz Gerenabarrenak eta Maialen Mujikak prestatutakoa izan zela esan zuten.
Patata tortilla lehiaketaren ondoren, 20:15ak aldera kupela ireki zuten jendeak ardoa edan zezan, eta pixka bat beranduago herri afaria egin zuten. 400 lagun inguru bildu ziren. Udalak odolkia eta txorixo egosia jarri zituen, eta gainerakoa norberak eraman behar izan zuen. Nahi zuenak bertan prestatu ahal izan zuen afaria Udalak parrillak jarri baitzituen horretarako.
Afal ondorenean musika jarri zuten, eta giro bikaina sortu zen. Asko izan ziren goizaldera arte parranda egin zutenak.