Larunbatean da Arrirango III. Duatloia
Larunbatean egingo dute Arrirango urtegiaren inguruan duatloia. Aurten gainera, Euskal Herriko I. Mendi Zirkuiturako puntuagarria izango daproba. Larunbatean, 16:00etan hasiko da helduen proba, eta bertan parte hartzeko aste honetan eman behar da izena mendiduatloia.com helbidean. Hirugarren urtea da Intxaurpe elkarteak, Trigoi Triatloi Taldeko kideekin batera, proba antolatzen duena. Aurten, baina, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ibilbidean, abiadura handiko trena egiteko lanak direla ere, ohiko zirkuitua ez baitago erabilgarri. Beste behin, auzolanari esker, proba egin ahal izateko bide berriak egin dituzte, izan ere, ibilbideko hainbat gunetan atxurrak eskuan hartuta osatu behar izan dute zirkuitua, hainbat pinuditan barrena. 18 kilometro Zailtasunak zailtasun, sei kilometroko ibilbidea antolatu dute. Korrika itzuli bat egin beharko dute larunbatean parte hartzaileek, eta mendiko bizikleta gainean bi itzuli. Guztira, beraz, hemezortzi kilometroko proba izango da. Zirkuitua «gora-beheratsua eta polita» dela aurreratu dute antolatzaileek, «lehorrean ondo egiten dena, baina euria egiten badu zati batzuetan lokatzak zaildu egiten du ibilbidea». Larunbatean Arriranen egongo diren kirolarien artean daude, adibidez, Trigoi taldeko Jon Erguin eta Luis Mari Irizar herritarrak, Unai Yus, Juan Nieva eta Endika Garcia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, helmugara iristen diren parte hartzaile guztiek jasoko dituzte Euskal Herriko zirkuiturako baliogarriak diren puntuak.
Larunbatean egingo dute Arrirango urtegiaren inguruan duatloia. Aurten gainera, Euskal Herriko I. Mendi Zirkuiturako puntuagarria izango daproba. Larunbatean, 16:00etan hasiko da helduen proba, eta bertan parte hartzeko aste honetan eman behar da izena mendiduatloia.com helbidean.
Hirugarren urtea da Intxaurpe elkarteak, Trigoi Triatloi Taldeko kideekin batera, proba antolatzen duena. Aurten, baina, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ibilbidean, abiadura handiko trena egiteko lanak direla ere, ohiko zirkuitua ez baitago erabilgarri. Beste behin, auzolanari esker, proba egin ahal izateko bide berriak egin dituzte, izan ere, ibilbideko hainbat gunetan atxurrak eskuan hartuta osatu behar izan dute zirkuitua, hainbat pinuditan barrena.
18 kilometro
Zailtasunak zailtasun, sei kilometroko ibilbidea antolatu dute. Korrika itzuli bat egin beharko dute larunbatean parte hartzaileek, eta mendiko bizikleta gainean bi itzuli. Guztira, beraz, hemezortzi kilometroko proba izango da. Zirkuitua «gora-beheratsua eta polita» dela aurreratu dute antolatzaileek, «lehorrean ondo egiten dena, baina euria egiten badu zati batzuetan lokatzak zaildu egiten du ibilbidea». Larunbatean Arriranen egongo diren kirolarien artean daude, adibidez, Trigoi taldeko Jon Erguin eta Luis Mari Irizar herritarrak, Unai Yus, Juan Nieva eta Endika Garcia.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, helmugara iristen diren parte hartzaile guztiek jasoko dituzte Euskal Herriko zirkuiturako baliogarriak diren puntuak.