Hamarka lagun batu dira Etxanizen eta Zalduaren urtemugan
Igandean Gudari Eguna ospatu zuten Irimo eta Izazpi mendietan. Axen Urrate, Jose Mari Etxaniz eta Jose Mari Zaldua oroitu zituzten 60 lagun inguruk. Jarraian Areizaga-Kalebarren plazan bildu ziren guztiak, ehundik gora herritar. Etxaniz hil zela 26 urte bete ziren igandean eta Zaldua hil zela urtebete egin zen ostegunean.














