Lazkaoko Udalak euskal presoen eskubideen aldeko mozioa onartu du
Lazkaoko Udalbatzak herenegun egin zuen osoko bilkuran herriko errepresaliatu politikoen senitartekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, Bilduren babesarekin, eta EAJ eta PSE-EEren aurkakotasunarekin. Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatzen du testuak, Xabier Arruti iheslariaren (30 urte alde egina), etxean preso den Belen Gonzalezen, eta kartzelan diren Anitz Eskisabelen (Topasen, 450 kilometrora) eta Garikoitz Mujikaren (Alacanten, 800 km-ra) senitartekoek aurkeztua. Mozioan sakabanaketaren ondorioak nabarmentzen dira, bidaietan senideen eta lagunen bizitzak «arriskuan» jartzen dituela eta gastu ekonomiko «handiak» sortzen dituela, kasu. Presoak Euskal Herrira ekarri eta sakabanaketarekin bukatzea, gaixorik daudenak askatzea, epaiketaren zain dauden presoak behin-behinean aske uztea, zigorra beteta dutenak askatzea, legearen espetxe onurak aplikatzea, 40 urteko gehieneko espetxealdiaren legea indargabetzea, eta udaletxeko balkoian «Euskal preso eta iheslari politikoak etxera» ikurra ipintzea dira eskakizunak. Bozketan Bildu alde agertu zen, ez hala udaleko bigarren indar EAJ. Azken eskaerarekin desados dagoela adierazi du alderdi jeltzaleak ohar batean, eta orokorrean gainontzeko eskaeren aldeko agertu da. Alde batena eta araudia, zioak EAJk, aurkako jarrera argudiatzerakoan, esan du mozioan jartzeko eskatutako pankartak «presoen eskubideak bakarrik» dituela kontuan. «Udaletxeko balkoia herritar guztiena da, tartean biolentzia eta mehatxuak sufritu dituztenena eta sufritzen ari direnena, esate baterako Juan Manuel Serna zinegotzi sozialista». Bestetik, udalean indarrean dagoen ordenantza ez [...]
Lazkaoko Udalbatzak herenegun egin zuen osoko bilkuran herriko errepresaliatu politikoen senitartekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, Bilduren babesarekin, eta EAJ eta PSE-EEren aurkakotasunarekin. Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatzen du testuak, Xabier Arruti iheslariaren (30 urte alde egina), etxean preso den Belen Gonzalezen, eta kartzelan diren Anitz Eskisabelen (Topasen, 450 kilometrora) eta Garikoitz Mujikaren (Alacanten, 800 km-ra) senitartekoek aurkeztua.
Mozioan sakabanaketaren ondorioak nabarmentzen dira, bidaietan senideen eta lagunen bizitzak «arriskuan» jartzen dituela eta gastu ekonomiko «handiak» sortzen dituela, kasu.
Presoak Euskal Herrira ekarri eta sakabanaketarekin bukatzea, gaixorik daudenak askatzea, epaiketaren zain dauden presoak behin-behinean aske uztea, zigorra beteta dutenak askatzea, legearen espetxe onurak aplikatzea, 40 urteko gehieneko espetxealdiaren legea indargabetzea, eta udaletxeko balkoian «Euskal preso eta iheslari politikoak etxera» ikurra ipintzea dira eskakizunak.
Bozketan Bildu alde agertu zen, ez hala udaleko bigarren indar EAJ. Azken eskaerarekin desados dagoela adierazi du alderdi jeltzaleak ohar batean, eta orokorrean gainontzeko eskaeren aldeko agertu da.
Alde batena eta araudia, zioak
EAJk, aurkako jarrera argudiatzerakoan, esan du mozioan jartzeko eskatutako pankartak «presoen eskubideak bakarrik» dituela kontuan. «Udaletxeko balkoia herritar guztiena da, tartean biolentzia eta mehatxuak sufritu dituztenena eta sufritzen ari direnena, esate baterako Juan Manuel Serna zinegotzi sozialista».
Bestetik, udalean indarrean dagoen ordenantza ez duela errespetatzen gehitu du EAJk. «Udal honek ETAri ez esan dionean ere udaletxean ez da ezer jarri». ETAri behin betiko desagertzeko eskatu, eta euskal presoen eskubideen gaian Eusko Legebiltzarrak 2006an onartutako konpromisoa berretsi du.