Ostiralean amaituko da Iparragirre Sarietara lanak aurkezteko epea
[Eskuratu oinarriak .pdf-n]
Iparragirre sarietarako lanak aurkezteko epea ostiral honetan amaituko da. Narratiba, poesia eta bertso idatzien lehiaketa da Iparragirreren izena daramana. Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatzen dute eta irabazleek 600 euroko saria jasoko dute.
Pertsona bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienez ere. Lan hauek ostiraleko 12:00ak baino lehen eraman beharko ditu Urretxuko edo Zumarragako kultur etxera. Narratiga lehiaketan 6 eta 12 orrialde arteko testua entregatu behar da; poesian 200 lerrotik gorakoa eta bertsoei dagokienean, 6 eta 10 bertso artean idatzi behar dira. bertsopaperen lehiaketan 16 urtetik beherakoek hartu ahalko dute parte. Lanetan ez da autorearen identifikaziorik jarri behar. Hori gutunazal itxi batean egin beharko da, egilearen datuak, nortasun agiriaren fotokopia eta telefono zenbakia zehaztuz. Gutunazalaren kanpoaldean lanaren izena jarri beharko da.Aurkeztutako lanek ezingo dute lehenago beste lehiaketaren batean saritutakoak izan.
Epaimahaiak abenduan emango du jakitera irabazleen zerrenda.














