Elkartasun azokarako gai bilketa hasi da Legorretan
Urriaren 26tik 30era Legorretan ospatuko duten kultur astea elkartasunarekin lotutakoa izango da. Tartean azoka egingo dute, hilaren 30ean, bigarren eskuko osagaiak saltzeko. Udaleko Kultura lan-taldeak legorretarrei eskatu die etxean soberan dituzten ...
Urriaren 26tik 30era Legorretan ospatuko duten kultur astea elkartasunarekin lotutakoa izango da. Tartean azoka egingo dute, hilaren 30ean, bigarren eskuko osagaiak saltzeko. Udaleko Kultura lan-taldeak legorretarrei eskatu die etxean soberan dituzten materialak (jostailu, etxe tresna, disko, arropa, liburu…) udaletxera edo kultur etxera eraman ditzatela, 18rako.