Gazta eta ardoa, «bikote perfektua»
Gastronomia arloan bikote gutxi egongo dira, ardoa eta gazta bezain ondo elkartzen direnak. «Bikote perfektua» direla diote askok, eta asteburuan, bi osagai horiek bat egingo dute Ordizian. Izan ere, Gazta eta Ardoen IV. Feria izango da gaur biharretan, herriko plaza nagusian. Horrekin batera, gazta lehiaketako txapeldunen txapelduna ere aukeratuko dute. Irailekoak bezala, asteburu hau ere ondo betea dator Ordizian. Artisaualdiaz eta merkatariek antolatu duten kaleko salmentaz gain, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko gaztak eta ardoak probatzeko aukera izango baita. Gaur, 18:00etatik 21:30era eta bihar, 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara zabalduko dituzte plazan jarriko dituzten feriako postuak. Ferian egongo diren ardoen artean, jatorri izendapen ezberdinetako edariak izango dira. Nafarroa eta Arabar Errioxakoak, Kataluniako cava, Galizako Rias Baixas ardoa, Portugaleko ardo beltz, gorri, zuri eta finak eta Espainiako beste hainbat tokitako ardoak (Ribera del Duero, Toro, Toledo, Rueda, Somontano…). Gazta eta ardoa, bikote ona Plazako postuetan ardoa eta gazta probatzeko aukera izango da, baina horrez gain, lehiaketa berezi bat ere egiten dute: txapeldunen txapelduna aukeratu- ko baitute bihar. Lehiaketa horretan, azken hamar urteetan Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan lehen saria jaso duten gaztagileek parte hartzen dute. Lehiaketa 11:30ean hasiko da. Lehiakideen artean, Maria Angeles Iñurrategi eta J. Aranburu elkartea, Pascual Lopez [...]
Gastronomia arloan bikote gutxi egongo dira, ardoa eta gazta bezain ondo elkartzen direnak. «Bikote perfektua» direla diote askok, eta asteburuan, bi osagai horiek bat egingo dute Ordizian. Izan ere, Gazta eta Ardoen IV. Feria izango da gaur biharretan, herriko plaza nagusian. Horrekin batera, gazta lehiaketako txapeldunen txapelduna ere aukeratuko dute.
Irailekoak bezala, asteburu hau ere ondo betea dator Ordizian. Artisaualdiaz eta merkatariek antolatu duten kaleko salmentaz gain, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko gaztak eta ardoak probatzeko aukera izango baita. Gaur, 18:00etatik 21:30era eta bihar, 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara zabalduko dituzte plazan jarriko dituzten feriako postuak.
Ferian egongo diren ardoen artean, jatorri izendapen ezberdinetako edariak izango dira. Nafarroa eta Arabar Errioxakoak, Kataluniako cava, Galizako Rias Baixas ardoa, Portugaleko ardo beltz, gorri, zuri eta finak eta Espainiako beste hainbat tokitako ardoak (Ribera del Duero, Toro, Toledo, Rueda, Somontano…).
Gazta eta ardoa, bikote ona
Plazako postuetan ardoa eta gazta probatzeko aukera izango da, baina horrez gain, lehiaketa berezi bat ere egiten dute: txapeldunen txapelduna aukeratu- ko baitute bihar. Lehiaketa horretan, azken hamar urteetan Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan lehen saria jaso duten gaztagileek parte hartzen dute.
Lehiaketa 11:30ean hasiko da. Lehiakideen artean, Maria Angeles Iñurrategi eta J. Aranburu elkartea, Pascual Lopez de Uralde, Angel Errazti, Jesus Ansola eta Ricardo Remiro gaztagileak izango dira. Epaimahaia, bi sukaldarik, bi kazetarik, Idiazabal Jatorri Izendapeneko bi teknikarik eta bi kirolarik osatuko dute. Ana eta Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrek beteko dute lan hori.
Sari nagusia 475 eurokoa izango da, eta epaimahaiak gazta irabazleari 8 puntu baino gehiago ematen badizkio, Urrezko Gazta ere emango diote.