Iramendira mendi irteera egingo dute lazkaotarrek
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak ikasturteko mendi txangoen denboraldia Esparruko jirarekin hasi zuten, eta igande honetan bigarren irteera egingo dute. Iramendira joango dira, Itzala taberna paretik 09:00etan irtenda. Irutxikitik Ataun San Ma...
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak ikasturteko mendi txangoen denboraldia Esparruko jirarekin hasi zuten, eta igande honetan bigarren irteera egingo dute. Iramendira joango dira, Itzala taberna paretik 09:00etan irtenda. Irutxikitik Ataun San Martinera joan, Lasarteko lepora igo, Amundarain eta Abalin baserrietatik Iramendira, eta Beiztindik jaitsiko dira herrira.