Majoriko langileek bihar erabakiko dute greba deialdiarekin aurrera jarraituko duten
Aste honetan zabaldu denez, Majori kiroldegiko langileek greba mugagabeari ekiteko asmoa dute astelehen honetatik aurrera. Gaur prentsaren aurrean erabakiaren berri ematekoak ziren, baina azken unean, bilerak egiten ari dira erakundeekin. Hori dela eta...
Aste honetan zabaldu denez, Majori kiroldegiko langileek greba mugagabeari ekiteko asmoa dute astelehen honetatik aurrera. Gaur prentsaren aurrean erabakiaren berri ematekoak ziren, baina azken unean, bilerak egiten ari dira erakundeekin. Hori dela eta, langileek azken proposamenak aztertzeko batzarra egingo dute bihar goizean, eta ondoren emango dute hartutako erabakiaren berri.
Ordiziako kiroldegia kudeatzen zuen Igeriketa Lantzen enpresa, hartzekodunen lehiaketan dago, eta hango langileek ez dute soldatarik jaso azken hiru hilabeteetan. Bere aldetik, Ordiziako Udalak langileei 90.000 euroko mailegua interesik gabe emateko erabakia hartu du.