Pertsona bat atxilotu dute bart Urretxun, indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bart 19 urteko pertsona bat atxilotu dute Urretxun, ustez beste pertsona bati eraso egin eta zauritzeagatik. Zumarragako Ertzain Etxeko poliziek atxilotu dute 19 urteko mutila. Delitu aurrekariak zituen eta indarkeriaz gauzatutako lapurreta leporatu diote. Herrizaingo Sailetik esan dutenez, erasotzaileak riñonera lapurtu nahi zion biktimari, eta eman ez diola ikusita, ukabilkada batzuk eman dizkio. Horrez gain, eskuan zauria eragin dio, objektu zorrotz batekin. Azaldu dutenez, kuter bat erabili ahal izan du.