Urriaren 13tik azaroaren 13ra izango da aurten Udazken Kulturala
Koldo Agirre eta Unai Baztarrika, Udazken Kulturalaren aurkezpenean Datorren ostegunean, urriaren 13an, hasiko da Udazken Kulturala, eta hilabetez luzatuko da, azaroaren 13ra arte. Goizean eman dituzte jakitera Koldo Agirre alkateak eta Unai Bazkarrika Kultura zinegotziak datozen asteetarako antolatu dituzten ekintzak. Aurten ere ekintzak herri guztian zehar banatuta antolatu dizutela jakinarazi du Agirrek, herri erdigunetik irten eta herriko gainerako auzoetan ere ekintzak antolatuz. Herriko elkarte ezberdin ugarik parte hartuko dute aurten ere Udazken Kulturalean, eta Agirrek goraipatu egin du horien guztien lana: “Urte guztian zehar eta Udazken Kulturalerako egiten duten lana azpimarratzekoa da”. Lau aste ekintzaz beterik Unai Baztarrika zinegotziak datozen lau asteetan egingo diren ekintzen berri eman du, astero ekintza nagusi bat nabarmenduz. Baztarrikak adierazi duen moduan, Herriak Elkarlanean erakundeak Beninen ikasleentzako barnetegia eraiki ahal izateko dirua biltzeko antolatu duen jaialdiarekin hasiko da ostegunean Udazken Kulturala. Asteburu horretan ordea, Arrano elkarteak antolatutako bertso saioa eta aire zabaleko pintura lehiaketa ere egingo dira. Hurrengo astebururako Trikitixa Eguna antolatu dute Ezkiaga auzoan, eta urriko azken asteburuan egingo da Jazpana Fest! jaialdia. Txistularien eguna urriaren 29an izango da aurten, ohi bezala, larunbatarekin. Azaroko lehen asteburuan, azaroaren 5ean, odolki lehiaketa egingo da 27. aldiz, Beasaingo Odolkiaren kofradiak antolatuta, eta hurrengo egunean Extremadurako produktuen azoka [...]
Datorren ostegunean, urriaren 13an, hasiko da Udazken Kulturala, eta hilabetez luzatuko da, azaroaren 13ra arte. Goizean eman dituzte jakitera Koldo Agirre alkateak eta Unai Bazkarrika Kultura zinegotziak datozen asteetarako antolatu dituzten ekintzak.
Aurten ere ekintzak herri guztian zehar banatuta antolatu dizutela jakinarazi du Agirrek, herri erdigunetik irten eta herriko gainerako auzoetan ere ekintzak antolatuz. Herriko elkarte ezberdin ugarik parte hartuko dute aurten ere Udazken Kulturalean, eta Agirrek goraipatu egin du horien guztien lana: “Urte guztian zehar eta Udazken Kulturalerako egiten duten lana azpimarratzekoa da”.
Lau aste ekintzaz beterik
Unai Baztarrika zinegotziak datozen lau asteetan egingo diren ekintzen berri eman du, astero ekintza nagusi bat nabarmenduz. Baztarrikak adierazi duen moduan, Herriak Elkarlanean erakundeak Beninen ikasleentzako barnetegia eraiki ahal izateko dirua biltzeko antolatu duen jaialdiarekin hasiko da ostegunean Udazken Kulturala.
Asteburu horretan ordea, Arrano elkarteak antolatutako bertso saioa eta aire zabaleko pintura lehiaketa ere egingo dira. Hurrengo astebururako Trikitixa Eguna antolatu dute Ezkiaga auzoan, eta urriko azken asteburuan egingo da Jazpana Fest! jaialdia. Txistularien eguna urriaren 29an izango da aurten, ohi bezala, larunbatarekin.
Azaroko lehen asteburuan, azaroaren 5ean, odolki lehiaketa egingo da 27. aldiz, Beasaingo Odolkiaren kofradiak antolatuta, eta hurrengo egunean Extremadurako produktuen azoka eta jaialdia. Azaroaren 12an Asmube elkarteko emakumeek egingo duten jaialdiarekin amaituko da Udazken Kulturala.
Tartean denetariko ekintzak
Aipatutako ekitaldiez gain, Udazken Kulturalak iraungo duen bitartean, denetariko kultur adierazpideek izango dute lekua egunero beasaindarren agendan. Antzerkiak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak… izango dituzte eskura herritarrek.
Hainbat ekitalditan sarrera ordaintzea beharrezkoa izango da, eta horretarako, Kutxanet zerbitzua herritarren eta goierritarren eskura dagoela gogoratu du Baztarrikak.