Ataun of Death eta Salda Badago gaztetxeko zine denboraldiaren aurkezpenean
ZineKu zine proiekzioen denboraldi berria bihar gauean hasiko dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. Saio berezi batekin hasiko dute gainera. Batetik, Ataun of Death film laburraren aurkezpena egingo dute eta bestetik, Salda Badago dokumentala proiektatuko dute, Argia Gauaren barruan.Emanaldiak 22:00etan hasiko dituzte.
Ikasturte berrian zine emanaldiak astearte gauetan egingo dituzte gaztetxean. Gaur egingo dute lehena, eta bertan Ataun of Death film laburra eta Salda Badago dokumentala proiektatuko dituzte. Lehena, duela gutxi Ataunen grabatutako umorezko zonbi istorio bat da, karlistadak aitzakia gisa hartzen dituena. Ez da film profesionala, baina lana umorez gainezka dago. Egileek aurkeztu dutenez, “lehendakaritzara lehenengo lehendakari ez-nazionalista iristen denean, bi zientzilari karlistaZumalakarregi berpizteko esperimentuak egiten hasiko dira. Esperimentuetan Idiazabaleko lehiaketan aurkeztuko duten gazta kutxatzen da eta ondorioz ataundar guztiak zonbiak bihurtzen dira”.
http://www.youtube.com/watch?v=wEiObdCw81c
Euskal Herriko politikari buruzko satira bat da, Mikel Laboaren kanten
bertsioez lagundutakoa. Xabier Padin berriatuarrak eta Beñat Iturrioz hernaniarrak zuzendu eta idatzitako laburmetraia, zinemari buruzko ikasketarik gabe baina gogo handiko lagun taldearekin eginikoa da.
Salda Badago
Bigarren emanaldia Euskal Rock Radikala deiturikoari buruzko dokumentala da. Bigarren emanaldi hau Argia Gaua egitasmoaren barruan eskainiko dute. Egitasmo honetan, hilean behin Argia aldizkariaren webgunean ikusgai jarriko duten film edo dokumental bat proiektatuko dute gaztetxean. Lehen emanaldi honetan, gainera, litekeena da egilea Urretxun eta Zumarragan izatea.
Proiekzioa 22:00etan hasiko dute bihar eta sarrera doakoa da.