Agenda 21eko foroa asteazkenean abiatuko da berriz
Udako etenaren ondoren, asteazkenean egingo dute Agenda 21 foroaren ikasturteko berriko lehen bilera udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Foroaren azken bileran mugikortasunaren gaia landu zuten, eta besteen artean, herriko ‘puntu beltzak’ identif...
Udako etenaren ondoren, asteazkenean egingo dute Agenda 21 foroaren ikasturteko berriko lehen bilera udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Foroaren azken bileran mugikortasunaren gaia landu zuten, eta besteen artean, herriko ‘puntu beltzak’ identifikatu, hobetu beharreko guneak zehaztu eta txirrindu aparkalekuen beharra aztertu zuten. Gai horiei irtenbidea emateko proposamenak aurkeztuko ditu udalak bilera horretan.