Barriolak eta Retegi Bik lau t’erdiko partida jokatuko dute ostiralean Antzizarren
Koldo Agirre, Juanjo Lasa eta Inaxio Errandonea, partidaren aurkezpenean Aspe enpresak eta Andramendi Ikastolak antolatuta, lau t’erdiko buruz-buruko txapelketako partida jokatuko dute ostiral gauean Antzizar kiroldegian Abel Barriola eta Julen Retegi pilotariek. Final laurdenetako partida izango da, eta irabazten duena, final-erdietara igaroko da. Bi nafarren arteko partida 22:15ean hasiko da, eta sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago 661 25 90 09 telefonora deituta. Eserlekuak zenbatuta egongo dira, eta sarrera bakoitza 25 euro kostako da. Ostiralean, partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dute Antzizarren lehiatila. Barriolaren eta Retegiren arteko partidaren aurretik, Rico IV eta Mendizabal III.a pilotariek promozioko txapelketako partida jokatuko dute. Euskal kirolarekin sentsibilizatuta Andramendi Ikastolako Juanjo Lasak partidaren aurkezpenean azaldu duenez, “Ikastola beti egon da euskal kulturarekin eta kirolarekin sentsibilizatta”, eta hala, iaz, pilota partidak antolatzen hasi ziren. Udaleko kirol fundazioarekin elkarlanean antolatu zuten iazko pilota jaialdia, eta aurten ere hala egin dutela jakinarazi du Lasak. Aspe enpresako Inaxio Errandoneak esan duenez, Aberl Barriola sasoiko dago, eta azken lesioaren ondoren erabat indartuta itzuli da kantxetara. Retegi gaztea buruz-burukoan “espezialista” dela ere gaineratu du, eta final-erdietara behin baino ez bada igaro, “Barriolari gauzak zail jartzen saiatuko da” Aspekoaren arabera.
Aspe enpresak eta Andramendi Ikastolak antolatuta, lau t’erdiko buruz-buruko txapelketako partida jokatuko dute ostiral gauean Antzizar kiroldegian Abel Barriola eta Julen Retegi pilotariek. Final laurdenetako partida izango da, eta irabazten duena, final-erdietara igaroko da.
Bi nafarren arteko partida 22:15ean hasiko da, eta sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago 661 25 90 09 telefonora deituta. Eserlekuak zenbatuta egongo dira, eta sarrera bakoitza 25 euro kostako da. Ostiralean, partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dute Antzizarren lehiatila. Barriolaren eta Retegiren arteko partidaren aurretik, Rico IV eta Mendizabal III.a pilotariek promozioko txapelketako partida jokatuko dute.
Euskal kirolarekin sentsibilizatuta
Andramendi Ikastolako Juanjo Lasak partidaren aurkezpenean azaldu duenez, “Ikastola beti egon da euskal kulturarekin eta kirolarekin sentsibilizatta”, eta hala, iaz, pilota partidak antolatzen hasi ziren. Udaleko kirol fundazioarekin elkarlanean antolatu zuten iazko pilota jaialdia, eta aurten ere hala egin dutela jakinarazi du Lasak.
Aspe enpresako Inaxio Errandoneak esan duenez, Aberl Barriola sasoiko dago, eta azken lesioaren ondoren erabat indartuta itzuli da kantxetara. Retegi gaztea buruz-burukoan “espezialista” dela ere gaineratu du, eta final-erdietara behin baino ez bada igaro, “Barriolari gauzak zail jartzen saiatuko da” Aspekoaren arabera.