Beninen barnetegia egiteko lau mila euro bildu dituzte
Herriak Elkarlanean erakundeak asteburu honetan egin duen Beasian Elkarlanean jaialdian, lau mila euro bildu ditu. Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegi bat eraikitzeko erabiliko dute dirua. Aurreko ostegunetik herenegun arte, hamaika ekintza egin dituzte, eta guztietan, herritar ugarik parte hartu du. Larunbat gaueko afari solidarioan, 140 lagun elkartu ziren Loinazko San Martin plaza azpian. Haurrentzako antolatutako entzierroak ere arrakasta handia izan du. Kale Nagusi osoa umez bete zen jostailuzko zezen aurrean korri egiteko. Honako irudi hauekin laburbildu daiteke Beasain Elkarlanean jaialdiak eman duena:
Herriak Elkarlanean erakundeak asteburu honetan egin duen Beasian Elkarlanean jaialdian, lau mila euro bildu ditu. Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegi bat eraikitzeko erabiliko dute dirua. Aurreko ostegunetik herenegun arte, hamaika ekintza egin dituzte, eta guztietan, herritar ugarik parte hartu du. Larunbat gaueko afari solidarioan, 140 lagun elkartu ziren Loinazko San Martin plaza azpian. Haurrentzako antolatutako entzierroak ere arrakasta handia izan du. Kale Nagusi osoa umez bete zen jostailuzko zezen aurrean korri egiteko.
Honako irudi hauekin laburbildu daiteke Beasain Elkarlanean jaialdiak eman duena: