Estanda Ordiziak hirutik hiru partida irabazi ditu
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia taldeak 2 eta 1 irabazi zion larunbatean Bilboko Stylo Berrio taldeari, eta orain artean maila horretan sekula lortu ez duena lortu du, ligako lehen hiru partidak irabaztea. Bizkaitarrak jarri ziren ...
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia taldeak 2 eta 1 irabazi zion larunbatean Bilboko Stylo Berrio taldeari, eta orain artean maila horretan sekula lortu ez duena lortu du, ligako lehen hiru partidak irabaztea. Bizkaitarrak jarri ziren aurretik markagailuan 16. minutuan, eta emaitza horrekin joan ziren atsedenaldira. Aldagelan animo hitzak eman zizkieten Emilio Ortiz eta Iñaki Heras entrenatzaileek jokalariei, eta horrek eragina izan zuen bigarren zatian. Kosta egin zitzaien berdinketaren gola sartzea, baina bigarren zatiko 21. minutuan iritsi zen, areaz kanpotik Maite Gonzalezek egindako jaurtiketa bati esker. Eta minuru pasatxora sartu zuen bigarrena Ordiziako taldeak, Leti Diazen jokaldi bati esker.