Zaintza emozional eta somatikoa lantzeko tailerra
Urola Garaia bailarako mankomunitateko Berdintasun sailak iaz jarri zuen martxan Jabekuntza Eskola. Abendura arte izango dituzten jarduerei ekin diete jada, Zumarragako Euskadi plazan duten egoitzan.
Aurora Iturrioz da mankomunitateko berdintasun teknikari berria. Iturriozen arabera, “Eskola egiten ari den zerbait da, eraikuntzan dagoena”. Hiru dira Eskolaren barruan sortu ziren taldeak: neska gazteena, zaintzaileena eta talde multikulturala.
Tailerren egunak eta ordutegiak (irekiak dira):
Zaintza emozional eta somatikoa. Arnasa gorputz praktika eraldatzaile gisa. Dinamizatzailea: Maider Andonegi (Garaipen). Ostiraletan, 16:30tik 18:00etara.
Antzerki taldea: emakumeak sortzen. Dinamizatzailea: Cristina Gomez. Astelehenetan eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
Errespetuzko maitasuna eraikitzeko giltzak. Dinamizatzailea: Norma Vazquez (Sortzen). Astearteetan, 17:30tik 19:30ra. Tailer honek urtarrilaren 31ra arte iraungo du.
Amerika Erdialdeko gazte feministak. Dimanizatzailea: Dinora Aguiñada, Las Dignas, El Salvador. Urriak 20, osteguna, 16:00etatik 18:00etara.
Jabekuntza Eskolaren eredu bat. Dimanizatzailea: Dinora Aguiñada, Las Dignas, El Salvador. Urriak 27, osteguna. 16:00etatik 18:00etara.
Ekonomia feminista. Biziraupenetik ongizatera. Dinamizatzailea: Aurora Iturrioz (Medeak). Azaroak 17 eta abenduak 1, 16:00etatik 18:00etara.
Tailer guztiak Jabekuntza Eskolaren egoitzan izango dira, Zumarragako Euskadi enparantzako 5. zenbakian, 2. solairuan.